Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

238. zk., 2008ko abenduaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
6929

AGINDUA, 2008ko azaroaren 26koa, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena, izendapen askeko sistemaren bidez Azterlanen eta Araubide Juridikoaren zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkari-lanpostua (kodea: 520010/26) betetzeko deialdi publikoa bete gabe uzteko dena.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeko 46.2.c) artikuluan eta Sail honetan dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragarriz Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak 2008ko martxoaren 13an emandako Aginduko (martxoaren 31ko EHAA, 60. zk.) laugarren oinarrian ezarritakoaren arabera, honako hau

XEDATU DUT:

Lehenengoa.- Izendapen askeko sistemaren bidez Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Azterlanen eta Araubide Juridikoaren Zuzendaritzako «goi-kargudunaren idazkari-lanpostua» (kodea: 520010/26) betetzeko deialdia bete gabe uztea.

Bigarrena.- Agindu honek bukaera ematen dio administrazio-bideari eta, aurka egiteko, aukerako berraztertze-errekurtsoa jarri dakioke agindua eman duen organoari, argitaratu eta hurrengo egunetik hilabeteko epean. Nahi izanez gero, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri daiteke, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko azaroaren 26a.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,

JOSEBA AZKARRAGA RODERO.


Azterketa dokumentala