233. zk., 2008ko abenduaren 4a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarkiak
Osasun Saila
6773
IRAGARKIA, zeinaren bidez Xabier Urretabizkaia Lizarribar jaunari jakinarazten baitzaio espedienteko instruktoreak 2008ko urriaren 9an eman duen ebazpen-proposamena.
Instruktoreak 27/08-G-CA zigor-espedientean emandako 2008ko urriaren 9ko ebazpen-proposamenaren bitartez, zehapena edo zigorra ezartzea proposatu dio Xabier Urretabizkaia Lizarribar jaunari (helbidea: Antilla Hondartza z.g., Orio, Gipuzkoa); 600 euroko isuna urratze arin baten arduradun den aldetik, hala ezartzen baitu Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeak 36.2.a.8 artikuluan.
Aipaturiko ebazpen-proposamena interesatuari jakinarazteko ahaleginak egin dira, baina alferrik izan da. Hori dela eta, jendaurrean jartzen da iragarki hau, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Adminiztrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluaren 4. paragrafoak xedatutakoa betetzeko. Interesdunak hamabost laneguneko epea du, jakinarazpen honen biharamunetik zenbatzen hasita, alegazioak aurkezteko, eta Osasun Lurralde Zuzendaritza honetan (Antso Jakitunaren hiribidea 35, 20010, Donostia) gordailututa dagoen espedientearen edukia ezagutzeko, eta hartan dauden agirien kopiak eskuratzeko.
Donostia-San Sebastián, 2008ko azaroaren 18a.
Osasun Saileko Gipuzkoako Lurralde zuzendaria,
MANUEL ERREZOLA SAIZAR.