Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

233. zk., 2008ko abenduaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Osasun Saila
6772

IRAGARKIA 865/08 administrazioarekiko auzi errekurtsoan (prozedura laburtua) interesa izan dezaketen hirugarrenentzako deia.

Interesa izan dezaketen guztiei jakinarazten zaie Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 3. zenbakiko Epaitegian, M.ª Begoña Fernández Iglesiasek, prozedura laburtuaren bidez, 865/08 administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkeztu duela, Osakidetzako Giza Baliabideetako Zuzendariaren 410/08 Ebazpenaren aurka. Izan ere, ebazpen horren bidez argitaratu zen Erradiodiagnostikoko Teknikari Espezialistaren probak gainditu dituzten izangaien behin betiko zerrenda.

Ondorioz, hirugarren interesatu izan daitezkeenak epatzen dira, eta jakinarazten zaie aipatutako prozedura judizialean agertu eta pertsonatu daitezkeela, bederatzi eguneko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko azaroaren 7a.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

SUSANA LÓPEZ ALTUNA.


Azterketa dokumentala