Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

233. zk., 2008ko abenduaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
6771

EDIKTUA, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak 2008ko urriaren 2an emandako Agindua jakinarazteko dena. Agindu horren bitartez, ezetsi egiten da Eneko Apaolaza Etxeberria jaunak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa.

Idazki honetako idazpuruan aipatutako ebazpena -2008ko urriaren 2koa- ezin izan diogu Eneko Plazaola Etxeberria jaunari jakinarazi, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik. Beraz, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan ezartzen den moduan jakinarazten zaio, ediktu hau argitaratuz. Horren bidez, Eneko Apaolaza Etxeberria jaunari, edo bere ordezkariari, dei egiten zaio Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1. zenbakian ager dadin, ediktu hau argitaratzen denetik, gehienez ere, hamabost eguneko epean, 08:00etatik 14:30etara bitartean.

Eneko Apaolaza Etxeberria jaunari jakinarazpena egiteko ematen da ediktu hau, bere bizilekua ezezaguna baita.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko azaroaren 18a.

Azterlanen eta Araubide Juridikoaren zuzendaria,

IGONE MARTÍNEZ DE LUNA UNANUE.


Azterketa dokumentala