Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

233. zk., 2008ko abenduaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
6770

IRAGARKIA, 527/08 administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren administrazio-espedientea bidali egin dela jakinarazteko eta hirugarren interesatuak epatzeko dena.

Interesa izan dezaketenei jakinarazten zaie Marta Amayuelas Celayak 527/08 zenbakiko administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri duela Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 1 zenbakiko Epaitegian, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2008ko ekainaren 12ko Aginduaren aurka. Agindu horren bidez argitara eman zen bai Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Hezkuntza Bereziko eta Helduen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoetako, bai Irakaskuntza Ertainetako Ikastetxeetan dauden zereginen ikaskuntza geletako lanpostuak hornitzeko deialdietako destinoen behin betiko esleipena.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan ezarritakoa betez, bederatzi eguneko epea jartzen zaie interesdun guztiei aipatu autoetan aurkeztu eta agertzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko azaroaren 11.

Azterlan eta Araubide Juridikoaren zuzendaria,

IGONE MARTÍNEZ DE LUNA UNANUE.


Azterketa dokumentala