Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

233. zk., 2008ko abenduaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

VISESA
6768

LEHIAKETA. Iruña Okako (Araba) udalerrian kokatutako 4. Bizitegi Sektorean 20 etxebizitza sozial, babes ofizialeko 64 etxebizitza, eranskinak eta urbanizazio orokorra egikaritzeko kontratuen lizitazioaren iragarkia.

1.- Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: «Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A. / Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, EA» sozietate publikoa (Visesa).

b) Espedientea izapidetuko duen bulegoa: Departamentu teknikoa.

c) Espediente-zenbakia:

I. 049/2008/C01/A25.

2.- Kontratuen xedea.

a) Xedearen deskribapena: honako sustapen honen eraikuntza-obrak egikaritzeko kontratua: 20 etxebizitza sozial, babes ofizialeko 64 etxebizitza, eranskinak eta urbanizazio orokorra, Iruña Okako (Araba) udalerrian kokatutako 4. Bizitegi Sektorean.

b) Banaketa (loteak): ez.

c) Egikaritzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

d) Egikaritzeko epea edo entregatzeko azken eguna: 24 hilabete.

3.- Izapideak, prozedura eta esleitzeko modua.

a) Izapideak: arruntak.

b) Prozedura: irekia.

c) Modua: lehiaketa.

4.- Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua. Eskaintzek ezin izango dituzte adierazitako guztizko zenbatekoak gainditu, ezta fasez faseko gehieneko zenbatekoak ere.

Guztizko zenbatekoa:

I. 049/2008/C01/A25: 8.575.253,12 euros (K.R.P.).

5.- Bermeak.

Behin-behineko bermea: kontratuaren guztizko aurrekontuaren % 2 (K.R.P.BEZik gabe).

Behin betiko bermea: kontratuaren guztizko aurrekontuaren % 5.

6.- Dokumentazioa eta informazioa lortzea.

a) Erakundea: «Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A. / Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, EA» sozietate publikoa (Visesa).

b) Helbidea: Orio kalea, 1-3, behea.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 21 40 50.

e) Telefaxa: 945 06 84 40.

f) Dokumentazioa eta informazioa lortzeko azken eguna: 2008-12-23.

7.- Kontratisten berariazko eskakizunak.

a) Sailkapena: baldintzen pleguan adierazitakoaren arabera.

b) Beste eskakizun batzuk: kaudimen teknikoari edo profesionalari buruzko gutxieneko eskakizunak. Eskatutako kaudimen teknikoa eta profesionala egiaztatzeko, baldintzen pleguan ezarritakoari jarraituko zaio.

Espedienteetan eskatutako gutxieneko kaudimen teknikoa eta profesionala

Azken 5 urteetan lizitazioaren % 50etik gorako aurrekontuarekin etxebizitzak eraikitzeko gutxienez obra bat egikaritu izana, egikaritze egokiaren ziurtagirien bidez abalatua; ziurtagiri horietan, obren zenbatekoa, datak eta egikaritzeko lekua adieraziko dira, eta obrak lanbideari dagozkion arauei jarraiki egin ziren eta behar bezala amaitu ziren zehaztuko da. Aldi Baterako Enpresen Elkarteen kasuan, horietan izandako partaidetzaren araberako esperientzia hartuko da kontuan.

EPK legeko 52. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, enpresariak bere kaudimena egiazta dezake, beste erakundeen kaudimen edo bitartekoetan oinarrituta. Horretarako, B gutun-azalean bitartekoak dituen enpresarekin sinatutako akordioa sartu behar du.

8.- Esleitzeko irizpideak:

Eskaintza ekonomikoa (66).

Eskaintzaren zehaztasuna (12).

Eskainitako bermeen inguruko hobekuntzak (10).

Kalitateen hobekuntzak (8).

Saldu osteko zerbitzuaren inguruko hobekuntzak (4).

9.- Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2008-12-30. Ordua: 13:00.

b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: «A» eta «B» gutun-azalak, klausula administratiboen pleguan aurreikusitako dokumentazioarekin.

c) Aurkezteko lekua: Orio kalea, 1-3, behea.

1) Erakundea: «Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A. / Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, EA» sozietate publikoa (Visesa).

2) Helbidea: Orio kalea, 1-3, behea.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak eskaintzari eusteko epea: 6 hilabete, eskaintzak irekitzen diren egunaren biharamunetik aurrera kontatzen hasita.

e) Aldaeren onarpena: ez da onartzen.

10.- Eskaintzak irekitzea.

a) Erakundea: «Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A. / Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, EA» sozietate publikoa (Visesa).

b) Helbidea: Orio kalea, 1-3, behea.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Data: 2009-01-12.

e) Ordua: 10:00.

11.- Iragarkien gastuak: esleipendunaren kontura.

12.- Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidaltzeko eguna: 2008-11-13.

13.- Hala badagokio, deialdiari buruzko informazioak biltzen dituen edo pleguak bertan lortzeko baliagarria den atari informatikoa edo web orria: www.visesa.com.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko azaroaren 17a.

Visesako zuzendari juridikoa,

ALBERTO ARZAMENDI CECIAGA.


Azterketa dokumentala