233. zk., 2008ko abenduaren 4a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarkiak
Euskal Trenbide Sarea
6767
IRAGARKIA, Bilbao-Donostia trenbideko San Lorentzo-Unibertsitatea zatiaren desdoblamendua eraikitzeko obrei buruzko kontratua esleitu dela jakitera emateko dena.
1.- Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Idazkaritza Nagusia. Telefonoa: 94 657 26 00. Faxa: 94 657 26 01.
2.- Kontratuaren ezaugarriak.
a) Kontratu-mota: obrak.
b) Helburua: Bilbao-Donostia trenbideko San Lorentzo-Unibertsitatea zatiaren desdoblamendua eraikitzea.
c) Loteak: ez.
d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna eta aldizkari ofiziala: 2008ko ekainaren 6ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 107. zenbakia.
3.- Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko era: ikuspegi ekonomikotik onena den eskaintza, zenbait balorazio-irizpide betez.
4.- Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.
Lizitaziorako gehienezko zenbatekoa: 4.743.435,88 euro (BEZik gabe).
5.- Esleipena.
a) Eguna: 2008ko azaroaren 4a.
b) Kontratista: UTE Guillermo Ibargoyen, SA - Construcciones y Estudios, SA.
c) Nazionalitatea: espainiarra.
d) Esleipenaren zenbatekoa: 4.031.455,05 euro (BEZik gabe).
e) Gauzatzeko/entregatzeko epea: 9 hilabete, kontratua sinatzen denetik; eta, bestalde, finkatutako lan-egitasmoaren arabera gauzatu beharko da.
6.- Iragarkiaren gastuak.
Lehiaketaren esleipendunak ordaindu beharko ditu.
Bilbao, 2008ko azaroaren 14a.
Idazkari nagusia,
ANTONIO AIZ SALAZAR.