233. zk., 2008ko abenduaren 4a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarkiak
Osasun Saila
6766
IRAGARKIA, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuarena, Errontegin osasun-zentro berria eraikitzeko lanak prozedura ireki bidez esleitzeko lizitazio-espedienteari dagokiona.
1.- Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua, Osasun Sailari atxikitako entitate publikoa, Araba kalea 45, 01006 Vitoria-Gasteiz (Araba). Telefonoa: 945 00 62 76. Faxa: 945 00 63 45.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Erakunde Zentrala - Araubide Ekonomikoko eta Kontratazioko Zuzendariordetza.
c) Espedientearen zenbakia: G/000/20/0/1434/O471/0000/102008.
2.- Kontratuaren ezaugarriak.
a) Helburua: Errontegin osasun-zentro berria eraikitzeko lanak.
b) Loteak eta kopurua: ez.
c) Gauzatzeko lekua: Errontegiko osasun-zentroa.
d) Gauzatzeko epea: ikus oinarriak.
3.- Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
4.- Espedientearen aurrekontu zenbatetsia: 3.670.164,49 euro (BEZik gabe). Kopuru hori hainbat urtetan emango da: 2009. urtean: 1.251.589,99 euro (BEZik gabe); 2010. urtean: 1.671.171,70 euro (BEZik gabe); 2011. urtean: 747.402,80 euro.
a) Kontratuaren aurrekontu zenbatetsia: 3.670.164,49 euro (BEZik gabe). Kopuru hori hainbat urtetan emango da: 2009. urtean: 1.251.589,99 euro (BEZik gabe); 2010. urtean: 1.671.171,70 euro (BEZik gabe); 2011. urtean: 747.402,80 euro (BEZik gabe).
5.- Behin-behineko fidantza: ez.
6.- Agiriak eta argibideak.
a) Entitatea: Cianoplan kopisteria.
b) Helbidea: M.ª Díaz de Haro kalea 10 bis.
c) Herria eta posta-kodea: 48013 Bilbao.
d) Telefonoa: 94 441 80 71.
e) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: eskaintzak aurkezteko epea amaitu baino 6 egun lehenago.
7.- Kontratistaren betebeharrak.
a) Sailkapena: bai.
b) C taldea, 4 azpitaldea eta e kategoria.
8.- Eskaintzak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2009ko urtarrilaren 2a, 12:00ak.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio-klausula zehatzen pleguan eskatutakoak.
c) Aurkezteko lekua: ikus 1. puntua.
d) Lizitatzaileak nahitaez noiz arte eutsi behar dion bere eskaintzari: bi hilabete, eskaintza ekonomikoak irekitzen direnetik.
e) Aldaerak: ez.
9.- Eskaintzak baloratzeko eta ponderatzeko irizpideak, administrazio-klausula zehatzen pleguko karatulan ezarritakoaren arabera.
a) Formuletan oinarritutako irizpideak: 57 puntu.
- Eskaintza ekonomikoa: 25 puntu.
- Eskaintzaren barne-koherentzia: 20 puntu.
- Berme-epea: 10 puntu.
- Gauzatzeko epea: 2 puntu.
b) Balio-iritzien bidez aplikatzekoak diren irizpideak: 43 puntu.
- Eskaintzaren kalitatea eta balio teknikoa: 15 puntu.
- Eskainitako elementuen ezaugarri teknikoak: 12 puntu.
- Lan-programa eta entrega partzialak: 10 puntu.
- Ekintza kritikoen azterketa eta kanpo- eta klimatologia-baldintzatzaileak: 6 puntu.
10.- Eskaintzak irekitzea.
a) Entitatea; b) Helbidea; c) Herria: ikus 1. puntua.
d) Eguna: 2009ko urtarrilaren 9a (non eta ez den Herri Administrazioen Kontratuei buruzko Legearen Araudi Orokorreko 80.4 artikuluan xedatutakoaren araberako eskaintzarik aurkezten).
e) Ordua: 11:00ak.
11.- Bestelako argibideak.
12.- Iragarkien gastuak: 390,71 euro.
13.- Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez.
14.- Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web orria: https://expedientes.osakidetza.net/contrata.
Vitoria-Gaste iz, 2008ko azaroaren 14a.
Kontratazio Mahaiko ordezko lehendakaria,
BEATRIZ DEL VALLE ÍÑIGUEZ.