Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

233. zk., 2008ko abenduaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 5 Zenbakiko Epaitegia
6759

EDIKTUA, 1423/2008 jabari-espedientearen ondoriozkoa.

Nik, José Luis Núñez Corralek, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegiko epaile magistratua naizen honek, honako hau

JAKINARAZTEN DUT:

Epaitegi honetan traktuari berriro ekiteko 1423/2008 jabari-espedientearen prozedura bideratu dela, Maria Gonzalez Saenz de Navarretek eskatuta, honako finka honen etendako segidako traktuari berriro ekiteko jabari-espedientea:

Hiri-finka: Norte kaleko zazpi zenbakian dagoen etxea eta lastategia; etxeak bitarteko patioa, solairu plano nagusia eta goiko solairua dauzka. Mugakideak: aurrealdean, Norte kalea; atzealdean, Herrerías kalea; eskuinaldean, sartzen, Fructuoso Angulo kalea; eta ezkerraldean, Casto Caballero kalea. Hirurehun eta hogeita zortzi metro eta hirurogeita hamahiru zentimetroko azalera dauka.

Katastroko erreferentzia: Elciegoko udalerria, 12 poligonoa, 65 partzela. Partzelaren azalera:

Azalera okupatua: 168,88 m2.

Azalera librea: 98,80 m2.

Guztizko azalera: 267,68 m2.

Ediktu honen bidez eta gaur emandako probidentziaren indarrez, dei egiten zaie eskatutako inskripzioak kalte egin diezaiekeen pertsona ezezagunei, ediktu hau argitaratu eta hurrengo hamar eguneko epean espedientean agertu eta beren eskubideen alde egokitzat jotzen dutena azal dezaten.

Zitazioa egiten zaie Petra Medrano Ramirez de Isla andreari edo bere kausadunei, erregistroko titularra denez; demandatzaileari berari, katastroan bere izenean baitago; Teodoro Gonzalez Saenz de Navarrete jaunari edo bere kausadunei eta Elena Saenz de Navarrete Navarrete andreari edo bere kausadunei, finka horiengandik baitator (erdi zatiezin bana). Horrela, aipatutako epearen barruan, espedientean agertzeko aukera izango dute, euren eskubideen alde egiteko.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko azaroaren 11.

MAGISTRATUA.


Azterketa dokumentala