Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

233. zk., 2008ko abenduaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 1 Zenbakiko Epaitegia
6758

EDIKTUA, desahuziorako 54/2008 zenbakiko prozeduraren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 1 Zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: Desahuzioaren gaineko hitzezko judizioa. 54/2008.

Demandatzailea: Jesús Marquínez Bardeci.

Abokatua: Fernando María Alday Ruiz.

Prokuradorea: Arrieta.

Demandatua: Pedro Manuel Alejandro Rodríguez Vega.

Gaia: ez ordaintzeagatik desahuzioa egitea eta diru-zenbateko bat ordaintzea.

Epai horretan 2008ko azaroaren 5ean epaia eman zen eta honakoak dira idazpurua eta epaitza:

«207/08 EPAIA

Epaia ematen duen epailea: Juan José Carbonero Redondo.

Lekua: Vitoria-Gasteiz.

Eguna: bi mila eta zortziko azaroaren bosta.

Alderdi demandatzailea: Jesús Marquínez Bardeci.

Abokatua: Fernando María Alday Ruiz.

Prokuradorea: Jesús Martín Arrieta Vierna.

Alderdi demandatua: Pedro Manuel Alejandro Rodríguez Vega.

Abokatua:

Prokuradorea:

Judizioaren gaia: ez ordaintzeagatik desahuzioa egitea eta diru-zenbateko bat ordaintzea.

EPAITZA

Baietsi egiten dut erabat Jesús Martin Arrieta Vierna prokuradoreak Jesús Marquínez Bardeciren izenean eta ordez aurkeztutako demanda eta, ondorioz, alde batetik, 2006ko azaroaren 1ean izenpetutako kontratua suntsitutzat deklaratzen dut, errentak edo atxikitako diru-zenbatekoak ez ordaindu ez direlako; eta, beste aldetik, demandatuaren desahuzioa agintzen dut eta, ondorioz, kondenatu egiten dut demandatua Alegría-Dulantziko (Araba) katxiturri kaleko 14an dagoen etxebizitza legezko epean aske eta hutsik eta errentatzaile eta jabe denaren esku uztera eta ohartarazten diot, gainera, hala egiten ez badu, kaleratua izango dela. Demandatuak, halaber, honakoak ordaindu beharko dizkio demandatzaileari: hamaika mila eta hirurogeita hiru (11.063) euro, errentak eta berandutza-interesak ordaindu ez izangatik, eta errentaren mugaeguneratutako epeek sortutako zenbatekoak gehi hilabete bakoitzaren epemuga-egunetik hitzartutako interesa, errentariaren desahuzioa erabat gauzatu arte. Prozesuaren kostuak demandatuak berak ordain beharko ditu.

Jakinaraz bekie alderdi biei ebazpen honen aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daitekeela, Arabako Probintzia Auzitegian. Horretarako idazkia epaitegi honetan aurkeztu beharko da eta epea epaia jakinarazten den egunaren biharamunean hasi eta bost egunekoa izango da.

Nire epaia hori denez, erabaki, agindu eta sinatu egiten dut.»

Pedro Manuel Alejandro Rodríguez Vega demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, Arabako Probintzia Auzitegian.

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik aurrera bost egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako idazkaritzan dago, interesdunaren eskura.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko azaroaren 10a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala