Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

233. zk., 2008ko abenduaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Gernika-Lumoko Lehen Auzialdiko 2 Zenbakiko Epaitegia
6756

EDIKTUA, betearazpenari buruzko 234/07 prozeduraren ondoriozkoa.

Nik, Maria de Andres Sierrak, Gernika-Lumoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegiko idazkari naizen aldetik, honako hau

JAKINARAZTEN DUT:

Epaitegi honetan, 234/07 betearazpen-prozesua bideratu da Harbiatx SAk eskatuta, Jesus Rodriguez Jardinen jarauspen jasogabearen eta/edo jaraunsleen kontra. Prozedura horren gainean honako hau erabaki da: hogei eguneko epean enkante publikora ateratzea ondoren zehazten diren ondasunak -tasazio prezioa ere jarrita dago—:

ENKANTEAN ZEIN ONDASUN ATERAKO DEN ETA ZEIN BALIOREKIN

- Hiri-finka, B partzela, hirurehun eta laurogeita sei metro koadroko partzela. Lekeition dago eta angeluzuzen-itxura du. Mugarriak: iparraldean, Harbiatx kalea 5eko mehelina; sartaldean, Karbiatx kalea; hegoalde eta sortaldean, ordea, jabari publikoko erabilera eta espazioak. Markinako Jabetza Erregistroan inskribatuta dago, 800. liburukia, 24. liburua, 52. folioa, 10.1712 erregistro-zenbakidun finka.

Bi milioi seiehun eta hirurogeita hamahiru mila bederatziehun eta hogeita hamahiru euro (2.673.933).

Enkantea 2009ko otsailaren 27an egingo da, 10:00etan, Epaitegiaren egoitzan (Allende Salazar kalea, 9 - 48300 PK).

ENKANTEKO BALDINTZAK:

1.- Baldintza hauek bete beharko dituzte lizitatzaileek:

1) Behar bezala identifikatu beharko dira.

2) Enkanteko baldintza orokorrak eta partikularrak zein diren badakitela deklaratu beharko dute.

3) Ondasunek enkantera ateratzean izango duten balioaren % 30 epaitegi honen Kontsignazio eta Gordailuen Kontuan sartu izanaren ordezkagiria aurkeztu beharko dute (Banesto taldea, Banco Español de Crédito, 4769 0000 05 0234 07 zk.) edo, bestela, kopuru horri dagokion banku-abalaren ordezkagiria.

Zati batean edo osorik hirugarren batengandik jasotako kopuruarekin egiten bada gordailua, halaxe jaso beharko da ordezkagirian, betiere Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeko (PZLb) 652. artikuluko 2. paragrafoan xedatutakoaren ondorioetarako.

2.- Betearazleak bakarrik egin ahal izango du eskaintza eta beretzat gordetzen du errematea hirugarren bati lagatzeko ahalmena.

3.- Enkantea iragartzen denetik egiten den arte aurkez daitezke eskaintzak: idatziz, kartazal itxi batean eta aurrez aipatutako baldintzak betez.

4.- Eskaintzarik onena balorazioaren % 70etik gorakoa bada, errematea eskaintza handiena egin duenari ematea onartuko da. Txikiagoa bada, PZLbren 670. artikuluan zehaztutakoa bete beharko da.

5.- Enkantera ateratzen diren higiezinen erregistroko ziurtagiria eta titulazioa epaitegi honetako idazkaritzan daude. Enkantean parte hartzeak berak dakar lizitatzaile orok dagoen titulazioa askiestea. Eta, halakorik badago, auzi-jartzailearen kredituaren aurretiko kargak edo tasak hala izaten jarraituko dute eta lizitatzaileak onartu egiten dituela ulertu beharko da; eta errematea berari esleitzen bazaio, karga eta tasa haiekiko erantzukizunetik subrogaturik geratuko da lizitatzailea.

6.- Prozesuan ez da aipatzen enkantean jarriko den higiezinean beste inor dagoen, betearazpena egingo zaion pertsonaz kanpo.

7.- Ezinbestekoren bat edo epaitegi honi egotzi ezin zaion kausaren bat dela-eta, enkantea ezin bada egin ipinitako egun eta orduan, edo oker bat eginez igande edo jaiegun bat izendatu bada, enkantea hurrengo egun baliodunean eta ordu berean egingo dela ulertu beharko da (larunbata ez da sartzen egun baliodun horietan).

Gernika-Lumo (Bizkaia), 2008ko azaroaren 11.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala