Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

233. zk., 2008ko abenduaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 4 Zenbakiko Epaitegia
6754

EDIKTUA, 385/08 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia (Bizkaia).

Judizioa: 385/08 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Mustapha El Marrouti.

Abokatua: Zabalbeitia Egizabal, José Ramón.

Prokuradorea: Jesús Gorrochategui Erauzkin.

Demandatua: Sonia Buriel Jiménez eta Adil Abouhorira Arouss.

Gaia: N10 hitzezko judizioa.

Aipatu judizioaren gainean epaia eman da 2008ko azaroaren 11n. Honela dio xedapen-zatiak/epaitzak:

«Baietsi egin dut osorik Jesús Gorrochategui Erauzkin prokuradoreak Mustapha El Marrouti jaunaren izenean eta ordez aurkeztu duen demanda, Adil Abouhorira Arouss eta Sonia Buriel Jiménez jaun-andreen aurkakoa (demandatuak auzi-iheslariak dira). Beraz, Bizkaiko Bilboko Zabala kaleko 7. atariaren ezkerraldean dagoen lonjaren salerosketarako kontratua deseginda dagoela deklaratzen dut. Katastro-zenbakia: U4221272A. Kontratua eragilearen, hau da, saltzailearen eta jabeak diren demandatuen artean sinatu zen. Kontratua 1. dokumentu gisa aurkeztu zen. Eta solidarioki demandatuak kondenatzen ditut auzi-jartzaileari 3.000 euro (hiru mila) ordaintzera, eta horri legezko interesa gehitu behar zaio, ebazpen honen seigarren zuzenbide-oinarrian agertzen dena, eta demandatuari kostuak ezartzen zaizkio.»

Adil Abouhorira Arouss demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, Bizkaiko Probintzia Auzitegian.

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik aurrera bost egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako idazkaritzan dago, interesdunaren eskura.

Bilbao (Bizkaia), 2008ko azaroaren 14a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala