Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

233. zk., 2008ko abenduaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 4 Zenbakiko Epaitegia
6752

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 313/08 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN ZEDULA

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegian (Bizkaia) 313/08 prozedura arrunta bideratu da, Areako Hondartza 22ko jabekideen erkidegoak eskatuta, Luis Campo Garmendia eta Cristina Momeñe Sarachagaren jaraunspen jasogabearen aurka, zenbateko bat erreklamatzeko. Prozedura horretan epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza, kopiatuta:

170-08 EPAIA

Barakaldo, bi mila eta zortziko irailaren hamaseia.

Marina Ruiz Gomez-ek, Barakaldoko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegiko eta bere barrutiko epaile magistratu denak, ikusiak ditu 313/08 zenbakiaz bideratutako autoak Barreda Lizarralde prokuradore andreak eskatuta Zierbenako Areako Hondartza 22ko jabekideen erkidegoaren izenean, Zumalacarragui Villasol jauna letratu duela, Luis Campo Garmendia eta Cristina Momeñe Sarachagaren jaraunspen jasogabearen aurka, auzi-ihesean, hain zuzen ere diru-zenbateko bat erreklamatzeko.

EPAITZA

Baietsi egiten dut zati batean Barreda Lizarralde prokuradore andreak Zierbenako Areako Hondartza 22ko jabekideen erkidegoaren izenean Luis Campo Garmendia eta Cristina Momeñe Sarachagaren jaraunspen jasogabearen aurka aurkeztutako demanda eta, ondorioz, kondenatu egiten ditut demandatuak era solidarioan auzi-jartzaileari honakoak ordaintzera:

1.- 1.658,27 euroko zenbatekoa.

2.- Aipatu zenbatekoaren legezko interesak, interpelazio judizialetik ebazpen honi dagokion egunera arte; eta, hala behar bada, prozesuko kostuak —parte bienak— epai honi dagokion egunetik aurrerakoak.

Halaber, prozedura honek sortutako kostuak berariaz ezartzen dizkiot demandatuari.

Ebazpen hau ez da irmoa eta bere aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke. Epaia jakinarazten den egunaren biharamunean hasi eta bost eguneko epean egin beharko da errekurtsoa, eta epaitegi honetan aurkeztu beharko da, Prozedura Zibileko urtarrilaren 7ko 1/2000 Legearen 457. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera.

Jakinaraz bekie epai hau alderdiei. Jatorrizkoa epaien liburuan erregistratuta geratuko da eta beraren testigantza auto hauetan jasoko da.

Hala erabaki, agindu eta sinatu dut.

Eta Luis Campo Garmendiaren jaraunspen jasogabe demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut hau, Barakaldon (Bizkaia), bi mila eta zortziko azaroaren lauan.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala