233. zk., 2008ko abenduaren 4a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Justizia Administrazioa
Barakaldoko Lehen Auzialdiko 4 Zenbakiko Epaitegia
6751
EDIKTUA, ordainketak ez egiteagatiko desahuzioaren eta errentak erreklamatzearen gaineko 43/08 prozeduraren ondoriozkoa.
JAKINARAZPEN ZEDULA
Barakaldoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegian 43/08 desahuzioari buruzko hitzezko judizioa bideratu da, Jason Martyn Lewisen aurka, Euskadiko Etxebizitza eta Lurra EA, Visesak eskatuta, honako gai honi buruz: ez ordaintzeagatiko desahuzioa eta errentak erreklamatzea. Judizio horren prozeduraren gainean epaia eman da, zeinaren idazpurua eta epaitza ondokoak baitira:
35-08 EPAIA
Barakaldo, bi mila eta zortziko otsailaren hogeita seia.
Marina Ruiz Gomez andreak, Barakaldoko eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegiko epaile magistratua denez, aztertu ditu 43/08 zenbakiarekin bideratutako autoak. Auto horiek desahuziorako hitzezko judizioari buruzkoak dira eta Martinez Guijarro prokuradoreak hasi ditu Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, EA (Visesa)-ren izenean, Arechavaleta Unzueta letratuaren laguntzarekin, auzi-ihesean dabilen Jason Martyn Lewis jaunaren aurka.
EPAITZA
Onetsi egiten dut Martínez Guijarro prokuradore jaunak Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, EA (Visesa)-ren izenean Jason Martyn Lewis jaunaren aurka jarritako demanda, eta honako erabakiak hartzen ditut:
1.- Desahuzioa bidezkoa dela deklaratzen da, demandatuak ez baititu errentak ordaindu; hortaz, demandatuak finka utzi beharko du legez ezarritako epean, eta, hala egiten ez badu, ohartarazten zaio finkatik bota egingo dela.
2.- Alde demandatua auzi-jartzaileari honako hauek ordaintzera kondenatzen dut: mugaeguneratutako eta ordaindu gabeko errentei dagozkien zenbatekoak (5.615,68 euro), prozeduraren izapideak egin bitartean sortutakoak gehi legezko interesa.
Prozedura honetako kostuak demandatuaren kontura izango dira.
Ebazpen hau ez da irmoa; beraz, horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke, epaitegi honetan, idatziz, bost eguneko epean. Demandatuari ez zaio apelazio-errekurtsoa onartuko baldin eta, idatziz, epea gainditu duten errentak eta kontratuaren arabera aurretiaz ordaindu beharrekoak garbitu dituela adierazten ez badu.
Eta nire epaia hau denez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Eta Jason Martyn Lewis demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Barakaldon (Bizkaia), bi mila eta zortziko urriaren hogeita zortzian.
IDAZKARIA.