Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

233. zk., 2008ko abenduaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saila
6750

EBAZPENA, 2008ko azaroaren 17koa, Berrikuntza eta Teknologiaren Garapeneko zuzendariarena, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuaren 2008ko ekainaren 11ko Aginduan jasotako diru-baliabideen zenbateko berria argitaratzekoa. Aipatutako aginduaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza, arrantza eta nekazaritzako elikagaien sektorean ikerketa eta eraberriketa bultzatzeko neurriei buruzko uztailaren 11ko 367/1995 Dekretuan ezarritako laguntzak emateko 2008ko deialdia egin zen.

Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza, arrantza eta nekazaritzako elikagaien sektorean ikerketa eta eraberriketa bultzatzeko neurriei buruzko uztailaren 11ko 367/1995 Dekretuan aurreikusitako laguntzetarako 2008ko ekitaldiko deialdia egin zuen Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuaren 2008ko ekainaren 11ko Aginduak. Agindu horretako xedapen gehigarriak honela dio: eskatutako laguntzen zenbateko osoa kontuan izanik, agindu honetako ebazpenaren bigarren puntuan ezarritako zenbateko osoa aldatu egin daiteke; hain zuen ere, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailaren beste laguntza-programa batzuk egin, eta horietan agortu gabe geratzen diren aurrekontu-bitartekoen arabera, eta bitartekoon gainean ebazpena eman baino lehen. Inguruabar hori jendaurrean azalduko da, Teknologiaren Berrikuntza eta Garapeneko zuzendariak emango duen ebazpenaren bitartez.

Alde horretatik, egin beharreko izapideak egin eta gero, erabaki da 2008. urteko kreditu propioetan 1.602.381 euro gehiago jartzea. Horrenbestez, 2.499.791 eurokoa izango da onartutako gehieneko gastua. Horietarik 2.199.791 euro 2008rako ordainketa-kredituetarako dira, eta 2009rako konpromiso-kreditua bere hartan geratzen da.

Aurretik esandakoari jarraiki, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren antolarauei buruzko Legearen Idazkera Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren 49.2. artikuluan eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuaren aipatutako 2008ko ekainaren 11ko Aginduan aurreikusitakoarekin bat etorriz, bidezkoa da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea aipatutako zenbateko-gehitze hori.

Horren indarrez, honako hau

EBATZI DUT:

Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza, arrantza eta nekazaritzako elikagaien sektorean ikerketa eta eraberriketa bultzatzeko neurriei buruzko uztailaren 11ko 367/1995 Dekretuaren itzalpean mendi nekazaritzako eremuetan landa garapeneko aitzindari proiektuak gauzatzeko dirulaguntzetarako 2008ko deialdia egin duen Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuaren 2008ko ekainaren 11ko Aginduan jasotako diru-baliabideen zenbateko berria argitaratzea. Horrenbestez, 2.499.791 eurokoa izango da onartutako gehieneko gastua. Horietarik 2.199.791 euro 2008ko ekitaldiko ordainketa-krediturako izango dira, eta ez dago inolako aldaketarik 2009ko ekitaldiko konpromiso-kredituen zenbatekoari dagokionez.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko azaroaren 17a.

Teknologiaren Berrikuntza eta Garapeneko zuzendaria,

MARTÍN ASCACIBAR GREGORIO.


Azterketa dokumentala