Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

233. zk., 2008ko abenduaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saila
6749

EBAZPENA, 2008ko azaroaren 10ekoa, Landa eta Itsasertzearen Garapeneko zuzendariarena, mendi nekazaritzako eremuetan landa garapeneko aitzindari proiektuak gauzatzeko dirulaguntzak arautzen dituen azaroaren 28ko 242/2000 Dekretuaren babesean 2008ko ekitaldian emandako dirulaguntzak jendaurrean jartzen dituena.

Mendi-nekazaritzako eremuetan landa-garapeneko aitzindari-proiektuetarako laguntzak arautzen dituen azaroaren 28ko 242/2000 Dekretuaren 8.3. artikuluan ezarritakoa betez (abenduaren 23ko 336/2003 Dekretuz aldatuta), Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuaren 2008ko maiatzaren 26ko Agindua argitaratu zen, 2007ko ekitaldian aipatutako laguntza horietarako deialdia egiteko.

Landa eta Itsasertzearen Garapeneko zuzendariaren 2008ko urriaren 20ko ebazpen bidez, aipatutako dekretuak ematen dion eskumena erabiliz, eta balorazio-batzorde teknikoak emandako ebazpen-proposamena oinarritzat harturik, aurkeztutako eskabideak ebatzi ziren dekretuaren 10.1. artikuluan zehazten denez.

Era berean, aipatutako dekretu horren 10.3. artikuluan zehazten denez, eta dagozkion ebazpenak banan-banan jakinarazi behar badira ere, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira Landa eta Itsasertzearen Garapeneko zuzendariaren ebazpen bidez agindu horren babesean emandako dirulaguntzen zenbatekoak eta onuradunen zerrenda osoa.

Aurreko guztia kontuan hartuta, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- Mendi-nekazaritzako eremuetan landa-garapeneko aitzindari-proiektuetarako laguntzak arautzen dituen azaroaren 28ko 242/2000 Dekretuaren babesean 2007ko ekitaldian emandako diru-laguntzak argitaratzea, denek bere berri izan dezaten. Aipatutako zerrenda hori ebazpen honi erantsi zaio.

Bigarrena.- Ebazpen honen aurka, interesdunek gorako errekurtsoa jar diezaiokete Nekazaritzaren eta Arrantzaren Garapeneko sailburuordeari hilabeteko epearen barruan, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko azaroaren 10a.

Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko zuzendaria,

JUAN CARLOS ZULOAGA EIZAGIRRE.

ERANSKINA/ANEXO

Mendi nekazaritzako eremuetan landa garapeneko aitzindari proiektuak gauzatzeko dirulaguntzak arautzen dituen azaroaren 28ko 242/2000 Dekretuaren babesean 2008ko ekitaldian emandako dirulaguntzen onuradunen zerrenda.

Relación de beneficiarios de las ayudas económicas concedidas durante el ejercicio 2008 a proyectos piloto de acción rural en el marco del Decreto 242/2000, de 28 de noviembre.

Onuraduna / Beneficiario Zenbatekoa eurotan / Importe en euros

ADR Tolomendi 16.183,75

Amaia Dibasson Arregi 16.126,56

Ayuntamiento de Kuartango 853,41

Ayuntamiento de Kuartango 11.971,20

Junta Administrativa de Quintanilla de la Ribera 16.597,57

Beizamako Udala 24.000,00

Zerain eta Beizamako Udalak 22.500,00

ADR Urkiola 2.740,50

ADR Behemendi 20.231,79


Azterketa dokumentala