233. zk., 2008ko abenduaren 4a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
6746
EBAZPENA, 2008ko azaroaren 13koa, Merkataritza, Kontsumo eta Industria Segurtasuneko sailburuordearena, 2009ko ekitaldiari doakionez, Euskal Autonomia Erkidegoko kontsumitzaileen antolakundeei diru-laguntzak emateko deialdia argitaratzen duena.
Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2005eko martxoaren 9ko Aginduaren bidez (2005eko martxoaren 18ko EHAA), Euskal Autonomia Erkidegoko kontsumitzaileen antolakundeei diru-laguntzak emateko programa garatu zen. Agindu hori 2007ko apirilaren 3ko Aginduaren bidez aldatu zen (2007ko apirilaren 27ko EHAA).
Euskal Autonomia Erkidegoaren 2009rako Aurrekontu Orokorretan horretarako izendatutako aurrekontu-ataletatik aterako dira laguntza horiek emateko erabiliko diren diru-baliabideak.
Aipatutako aginduaren 5. artikuluan ezarritakoaren arabera, egoki da hor iragarritako diru-laguntzak emateko, 2009ko ekitaldirako deialdia egitea, eta, horretarako, eman beharreko arau guztiak ematea.
Horiek horrela, aipatutako aginduaren 5. artikuluan ezarritako ahalmena erabilita, hau
XEDATU DUT:
1. artikulua.- Xedea.
1.- Ebazpen honen helburua da: Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2005eko martxoaren 9ko Aginduan aurreikusitako laguntzen deialdia egitea, 2009ko ekitaldirakoa. Euskal Autonomia Erkidegoko kontsumitzaileen antolakundeei diru-laguntzak emateko programa arautu zen agindu horren bidez. Agindu hori 2007ko apirilaren 3ko Aginduaren bidez aldatu zen.
2.- Helburu hori betetzeko, 603.000 euro erabiliko dira, Euskal Autonomia Erkidegoaren 2009rako Aurrekontu Orokorretan horretarako izendatutako aurrekontu-kredituaren arabera. Honela banatuko da diru hori:
a) Euskal Autonomia Erkidegoan ekitaldi bakoitzean egiten diren 900 eurora arteko ahozko judizioetan kontsumitzaileen eskubide eta interesen defentsarako, 36.000 euroko aurrekontu-kreditua erabiliko da. Defentsa juridikoa Industria, Merkataritza eta Kontsumo sailburuaren 2005eko martxoaren 9ko Aginduaren 4.a) artikuluan aipatutakoa da. Agindu hori 2007ko apirilaren 3ko Aginduaren bidez aldatu zen.
b) Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2005eko martxoaren 9ko Aginduaren 4.b) artikuluak aipatzen dituen kontsumo-proiektuek eragindako gastuak ordaintzeko, 252.000 euroko aurrekontu-kreditua bideratzen da. Agindu hori 2007ko apirilaren 3ko Aginduaren bidez aldatu zen.
c) Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2005eko martxoaren 9ko Aginduaren 4.c) artikuluak aipatzen dituen funtzionamendu-gastuak, mantentze-gastuak, elkartearen defentsa juridikoak eta kontsumitzaile eta erabiltzaileen interes orokorren defentsak sortutakoak eta gainerako azpiegitura-gastuak ordaintzeko, 315.000 euroko aurrekontu-kreditua bideratzen da. Agindu hori 2007ko apirilaren 3ko Aginduaren bidez aldatu zen.
3.- Diru-laguntzetarako jarritako kopurua aldatu egin daiteke —laguntzei buruzko ebazpena hartu aurretik betiere—, kontuan hartuta eskatu diren laguntza guztiak eta Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak beste laguntza-programa batzuen aurrekontuetan agortu gabe dituen baliabideak. Horrelakorik gertatuz gero, horren berri emango du Merkataritza, Kontsumo eta Industria Segurtasuneko sailburuordeak, ebazpen baten bidez.
2. artikulua.- Eskakizunak.
Eskatzaileek, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2005eko martxoaren 9ko Aginduan aurreikusitako laguntzak jaso ahal izateko, erreferentziako aginduaren 3. artikuluan ezartzen diren betekizunak bete beharko dituzte. Agindu hori 2007ko apirilaren 3ko Aginduaren bidez aldatu zen.
3. artikulua.- Lehentasunezko gaiak.
Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2005eko martxoaren 9ko Aginduaren 11. artikuluko 2. paragrafoan aurreikusitakoa betez (2007ko apirilaren 3ko Aginduaren bidez aldatu zen), diru-laguntza jaso dezaketen kontsumo-proiektuak baloratzeko honako lehentasunezko gai hauek ezartzen dira, ondoren adierazten den hurrenkeran:
1.- Telekomunikazioak.
2.- Aire-konpainiak eta bidaiak.
3.- Gainzorpetzea.
4.- Etxebizitza.
5.- Gremioak.
6.- SAT.
7.- Bermeak.
4. artikulua.- Eskabideak eta epea.
1.- Eskabidea egiteko eredua Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Lurralde-bulegoetan jaso daiteke, eta interneteko helbide honetan ere bai: www.euskadi.net.
2.- Eskabideak eta gainerako agiri osagarriak Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Kontsumo eta Industria Segurtasuneko Zuzendaritzari zuzenduko zaizkio, eta, aurkeztu, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren lurralde-bulegoetan aurkeztu behar dira; edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako lekuetan.
3.- Eskabideak aurkezteko epea ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasiko da; amaitu, berriz, 2009ko urtarrilaren 31n.
XEDAPEN GEHIGARRIA
Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2007ko apirilaren 26ko Aginduaren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargurako gastu-espedienteen aldez aurretiko izapideketa arautzen da. Bada, agindu horrekin bat etorriaz, ebazpen honetan aipatutako laguntzak emateko, kreditu egokia eta aski dena izan beharko da Autonomia Erkidegoaren 2009ko ekitaldirako Aurrekontu Orokorretan.
Euskal Autonomia Erkidegoaren 2009ko ekitaldirako Aurrekontu Orokorretan zehaztutako kreditua ebazpen honetako 1. artikuluan aurreikusitako zenbatekoa baino txikiagoa bada, aldatu egingo da, errealitatean den zenbatekoari egokitzearren. Halakorik gertatuz gero, horren berri emango du Merkataritza, Kontsumo eta Industria Segurtasuneko sailburuordeak, ebazpen baten bidez eman ere.
AZKEN XEDAPENAK
Lehenengoa.- Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuari zuzenduta. Horretarako epea ebazpena Euskal Herriko Agitaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasi eta hilabetekoa izango da.
Bigarrena.- Deialdi-ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean sartuko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko azaroaren 13a.
Merkataritza, Kontsumo eta
Industria Segurtasuneko sailburuordea,
RODRIGO GARCÍA AZURMENDI.