Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

233. zk., 2008ko abenduaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
6745

EBAZPENA, 2008ko urriaren 27koa, Energia eta Meategien zuzendariarena, zeinaren bitartez ondoko burutzapen-proiektua onartu, herri-onurako deklaratu eta instalatzeko baimena ematen baita: Arraia-Maeztu (Araba) udalerrian, Atauri herrian Olarizu-Antoñana TAE 13,2 kV-ko airetiko linea elektrikoa, Atauri TZrako deribazioa, jartzeko proiektua.

Erref.: 17470-PRD-mmb.

Esp.: 01-AT-H-2008-00008.

AURREKARIAK

Bat.- 2008ko otsailaren 20an, Iberdrola Distribución Eléctrica SAk (helbidea: Urartea kalea, 2, Vitoria-Gasteiz) Atauri herrian Olarizu-Antoñana TAE 13,2 kV-ko airetiko linea elektrikoa, Atauri TZrako deribazioa, jartzeko proiektua burutzeko baimen administratiboa, herriarentzat onuragarria dela deklaratzea eta burutzapen-proiektua onartzea eskatu zuen. Proiektuarekin batera eskabidea aurkeztu zuen. Eskabidea Emilio Nanclares Ocio industri ingeniariak izenpetuta zegoen (1607 zenbakidun elkargokidea) eta Arabako Industri Ingeniarien Elkargo Ofizialak 2007ko maiatzaren 3an ikus-onetsia, 070462 zenbakiaz.

Bi.- Abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuko (2002ko urriaren 23ko EHAA) 10. artikuluan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuko (2000-12-27ko BOE) 144. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, aipatu eskabidea jendaurrean jartzen duen iragarkia 2008ko martxoaren 28ko Arabako Lurralde Historikoko Aldizkarian, 2008ko apirilaren 8ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta 2008ko martxoaren 12ko El Correo egunkarian argitaratu zen.

Halaber, 2008ko martxoaren 27tik apirilaren 29ra bitartean, Arraia-Maeztuko udaletxeko ediktuen oholean jarri zen ikusgai aipatu iragarkia.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Bat. Espediente hau ebaztea Energia eta Meategien Zuzendaritzari dagokio, hain zuzen ere, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen urriaren 11ko 284/2005 Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriaz.

Bi.- Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legeko 40. artikuluan ezartzen da ezen, energia elektrikoa ekoizteko instalazioak eraiki, ustiatu, nabarmen aldatu, eskualdatu eta ixteko beharrezkoa izango dela aldez aurretik administrazioaren baimena izatea.

Hiru.- Abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuaren bidez honako instalazio hauek eraikitzeko, aldatzeko, ustiatzeko, eskualdatzeko eta ixteko administrazio baimenerako prozedurak arautu ziren: argindarra ekoitzi, garraiatu nahiz banatzeko instalazioak, bai eta kontsumitzaileak EAEn konektatzeko hartuneak, zuzeneko lineak eta instalazioak ere.

Laugarrena.- Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legeko 52. artikuluan ezartzen da herri-onurakoak direla energia elektrikoa sortu, garraiatu eta banatzeko diren instalazio elektrikoak, ezartzeko beharrezkoak diren ondasunak eta eskubideak nahitaez desjabetze aldera eta igarobide zorra jartze eta erabiltze aldera. Lege horretako 54. artikuluan ezartzen denez, halaber, herri-onurako deklaratze horrek ondasunak okupatu beharra, eragindako eskubideak erosi beharra eta, Nahitaezko Desjabetze Legeko 52. artikuluaren ondorioetarako, urgentziaz okupatu beharra dakar.

Bost.- Administrazio prozedurako arau erregulatzaileetan eta aipatu legeetan aurreikusitako prozedura izapide eta baldintzak hartu dira kontuan eta bete ere egin dira espedienteari izapideak egiterakoan.

Aipatutako lege-manuak, eta oro har aplikagarri diren gainerako xedapen guztiak aintzat hartuta, honakoa

EBATZI DU:

Iberdrola Distribución Eléctrica SAri baimena ematea Arraia-Maeztu (Araba) udalerrian, Atauri herrian Olarizu-Antoñana TAE 13,2 kV-ko airetiko linea elektrikoa Atauri TZrako deribazioa instalatzeko baimena ematea eta burutzapen-proiektua onartzea. Proiektua Emilio Nanclares Ocio industri ingeniariak izenpetuta zegoen (1607 zenbakidun elkargokidea) eta Arabako Industri Ingeniarien Elkargo Ofizialak ikus-onetsia, 070462 zenbakiaz, 2007ko maiatzaren 3an. Hona hemen proiektuaren ezaugarri nagusiak:

Olarizu-Antoñana TAE 13,2 kV-ko airetiko linea elektrikoa, Atauri TZrako deribazioa.

- Zerbitzu-tentsioa: 13,2 kV.

- Eroaleak: AL-AC-ko 3, LA-54 tipoa (54,6 mm2).

- Euskarriak: metalikoak.

- Luzera: 282 m.

- Hasiera: Olarizu-Antoñana TAE linean jartzeko den 1160 zenbakiko euskarria.

- Amaiera: Linea bereko 1418 euskarria (badena).

Baimentzen den instalazioa herri-onurakotzat deklaratzea eta deklarazioak, azaroaren 27ko 54/1997 Legeko 54. artikuluan xedatutakoaren indarrez, honako hauek dakartza: ondasunak okupatu eta eraginpeko eskubideak hartu behar direla eta okupazioa, gainera, presaz egin behar dela. Deklarazioak, halaber, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluak presaz okupatzeko deklarazioari dagokionez ezartzen dituen ondorioak ekartzen ditu, 53. artikuluan zehaztutako erregistro-ondorioekin.

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan eta abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuan xedatutakoarekin bat etorriaz eta ondoko baldintza orokorrekin ematen da ebazpen hau:

1.- Onartutako proiektuarekin bat etorriaz gauzatu beharko dira obrak, eta, halakorik bada, eskatzen eta onartzen diren aldakuntzekin.

2.- Martxan jartzeko epea urtebetekoa izango da, ebazpen honen datatik hara.

3.- Instalazioen titularrak obrak amaitu direla jakinarazi beharko dio Arabako Lurralde Bulegoari, betiere behin betiko errekonozimenduaren ondorioetarako eta martxan jartzeko akta emateko.

4.- Obrak egiteko beharrezko diren udal edo probintzien eskumenpeko baimen edo lizentziak eta gainerakoenak errespetaturik, ematen da ebazpen hau, eta ez du salbuesten eskatzailea haiek eskuratzeko obligaziotik. Halaber, inoren eskubideei kalterik egin gabe eta jabetza-eskubideari eutsiz ematen da.

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen. Beraz, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke Berrikuntza eta Energia Sailburuordetzaren aurrean, ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epean, hala agintzen baita 4/1999 Legean. Lege horrek Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zuen.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko urriaren 27a.

Energia eta Meategien zuzendaria,

TXABER LEZAMIZ CONDE.


Azterketa dokumentala