Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

228. zk., 2008ko azaroaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
6619

EDIKTUA, Familia zuzendari andrearena, ondoren aipatzen den espedienteari buruzkoa.

María Montserrat Rejado Corcuerak, Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Familia zuzendariak emandako

EDIKTUA

Ez dugu izan L.2008-48-2741-I zenbakiko espedientean emandako ebazpena Florentina Ghita andreari jakinarazterik, ez baitugu izan jakinarazpena bere helbidean egiterik, nahiz eta bi aldiz saiatu garen. Hori horrela, honako ediktu hau aditzera ematen dugu Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, azaroaren 26ko 30/1992 Legeko (Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legea) 59.5 artikulua eta horrekin bat etorri eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak beteaz. Era berean, interesdunari 2008ko irailaren 3ko ebazpena eman dela jakinarazten diogu, zeinak honako ebazten duen:

X8404185P NAN duen Florentina Ghita andreari lehenengo alaba jaiotzeagatik eskatutako diru-laguntza ukatzea, abenduaren 19ko 255/2006 Dekretua, seme-alabak dituzten familientzako diru-laguntzak arautzen dituena, aintzat hartuta eta horren 4. artikuluko 3. paragrafoan xedatutakoan oinarrituz.

Interesdunak jakin behar du Ebazpenak ez duela administrazio-bidea agortzen. Beraz, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko du Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Gizarteratze eta Familia sailburuordearen aurrean, hilabeteko epean, jakinarazpen egunaren biharamunetik kontatzen hasita, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluekin bat etorriz.

Eta Florentina Ghita andrearentzat legezko jakinarazpen gisa balio dezan, ediktu hau egin eta sinatu egiten dut.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko urriaren 29a.

Familia zuzendaria,

MARÍA MONTSERRAT REJADO CORCUERA.


Azterketa dokumentala