Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

228. zk., 2008ko azaroaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Euskal Trenbide Sarea
6614

IRAGARKIA, «Complejo Lebario» delakoaren eraikina eta urbanizazioa eraikitzeko proiektuaren obren zuzendaritzan laguntzeko zerbitzuari buruzko lehiaketa prozedura irekiaren bidez kontratatzeko dena.

1.- Entitate kontratatzailea.

a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Idazkaritza Nagusia. Telefonoa: 94 657 26 00. Faxa: 94 657 26 01.

2.- Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: «Complejo Lebario» delakoaren eraikina eta urbanizazioa eraikitzeko proiektuaren obren zuzendaritzan laguntzeko zerbitzuari.

b) Gauzatzeko/entregatzeko lekua: Bizkaiko Lurralde Historikoa.

c) Gauzatzeko/entregatzeko epea: 26 hilabete, kontratua sinatzen denetik aurrera.

3.- Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: ikuspegi ekonomikotik onena den eskaintza, zenbait balorazio-irizpide betez.

4.- Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Lehiaketaren gehienezko kopurua: 990.000,00 euro (BEZik gabe).

5.- Bermeak: berariazko baldintzen pleguan zehaztutakoak.

6.- Agiriak eta argibideak:

Idazkaritza Orokorra

Santiago de Compostela kaleko 12a, 5. solairua

48003 Bilbao

Telefonoa: 94 657 26 00

Faxa: 94 657 26 01.

Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2008ko abenduaren 22a.

7.- Kontratistaren betebeharrak: berariazko baldintzen pleguan zehaztutakoak.

8.- Eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2008ko abenduaren 29ko 12:00:00ak.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: berariazko baldintzen pleguan zehaztutakoak.

c) Aurkezteko lekua:

Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa

Idazkaritza Orokorra

Santiago de Compostela kalea 12, 5. solairua

48003 Bilbao

d) Lizitatzaileak nahitaez noiz arte eutsi behar dion bere eskaintzari: 3 hilabete.

e) Aldaerak: ez.

9.- Bestelako argibideak: baldintza teknikoen pleguan eta berariazko baldintzen pleguan emandakoak.

10.- Iragarkien gastuak: lehiaketaren esleipendunak ordaindu beharko ditu.

Bilbao, 2008ko azaroaren 7a.

Idazkari nagusia,

ANTONIO AIZ SALAZAR.


Azterketa dokumentala