Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

228. zk., 2008ko azaroaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 5 Zenbakiko Epaitegia
6611

EDIKTUA, hipoteka betearazteko 959/2008 prozeduraren ondoriozkoa.

Nik, Jesus Miguel Incinillas Fernandezek, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegiko idazkari judiziala naizenak,

Jakinarazten dut: Caja de Ahorros y Pensiones de Barcelona -La Caixa- entitateak eskatuta, epaitegi honetan hipoteka betearazteko 959/2008 zenbakiko prozesua bideratu da Alfredo Ventura Galanen eta Marina Cabanillas Arcosen aurka. Hogei eguneko epean ondoren aipatzen diren ondasunak, tasazio-prezioa jarrita, enkante publikora ateratzea ebatzi da prozesu horren gainean.

ENKANTEAN JARRITAKO ONDASUNAK ETA BEREN BALORAZIOA:

Enkantera aterako den eraikina babespen ofizialeko etxebizitza modura dago kalifikatuta, Eusko Legebiltzarraren apirilaren 15eko 7/1988 Legearen ondorioetarako.

Hiri-etxebitza.- Antonio Machado kaleko 38-8 B letran dagoen etxebizitza (Vitoria-Gasteiz), zeinak 76,54 metro karratu dituen, babespen ofizialeko etxebizitzaen onuren eraginpean dago. Vitoria-Gasteizko 1 zenbakiko Jabego Erregistroan dago inskribatuta, 3876. liburukian, 164. liburuan, 193. orrian, 669 zenbakiko finka. Katastrako erreferentzia: 59-1641-24-2-18-25.

Enkanterako 138.004,40 eurotan baloratuta.

Enkantea 2009ko urtarrilaren 19ko 12:00etan egingo da, epaitegi honen egoitzan (Gasteizko hiribidea 18, 3. solairua, Vitoria-Gasteiz).

Prozesuan ez da aipatzen enkantean jarriko den higiezinean beste inor dagoen, betearazpena egingo zaion pertsonaz kanpo.

Epaitegi honen egoitzan -esandako helbidean- dagoen iragarki-oholean jarritako ediktuan jasotzen dira enkantea egiteko baldintzak, kontsultatu ahal izateko.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko urriaren 29a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala