Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

228. zk., 2008ko azaroaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 4 Zenbakiko Epaitegia
6608

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 528/08 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN ZEDULA

Miguel Angelo Meireles Ferreirak eskatuta eta Angel Marinen aurka, Barakaldoko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegian (Bizkaia), 520/08 hitzezko judizioaren prozedura bideratu da diru-zenbateko bat erreklamatzeko. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza, kopiatuta:

181/08 EPAIA

Barakaldo, bi mila eta zortziko irailaren hogeita seia.

Marina Ruiz Gómez andreak, Barakaldoko eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegiko epailea denez, aztertu ditu 520/08 zenbakiarekin bideratutako autoak. Auto horiek zenbateko bat erreklamatzeko judizioari buruzkoak dira eta Fuente Lavin prokuradoreak hasi ditu Miguel Angelo Meireles Ferreiraren izenean, Montes Egaña letratuaren laguntzarekin, auzi-ihesean dabilen Angel Marinen aurka.

EPAITZA

Miguel Angelo Meireles Ferreiraren izenean eta Angel Marinen aurka Fuente Lavin prokuradoreak jarritako demanda baiesten dut eta, horrenbestez, auzi-jartzaileari ondokoa ordaintzera kondenatzen dut demandatua:

1.- 1.083,22 euroko zenbatekoa.

2.- Aipatu zenbatekoaren legezko interesak, interpelazio judizialetik ebazpen honi dagokion egunera arte; eta, hala behar bada, prozesuko kostuak -parte bienak- epai honi dagokion egunetik aurrerakoak.

Beren-beregi demandatuari ezartzen dizkiot prozesuan sortutako kostuak.

Ebazpen hau ez da irmoa; beraz, horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke, epaitegi honetan, idatziz, bost eguneko epean.

Eta nire epaia hau denez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Angel Marin demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Barakaldon (Bizkaia), bi mila eta zortziko urriaren hogeita zortzian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala