Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

228. zk., 2008ko azaroaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Bizkaiko Probintzia Auzitegia
6607

EDIKTUA, apelazioaren gainean burututako 638/07 prozeduraren ondoriozkoa.

Bizkaiko Probintzia Auzitegia - 4. Sekzioa.

Errekurtsoa: Apelazioa, 638/07 prozedura arrunta.

Errekurtsogilea: Jose Ucar Martin.

Abokatua: Jose Luis Ron de la Peña.

Prokuradorea: Paula Basterreche Arcocha.

Errekurritua: Carlo Aguirre Bravo, jabekideen erkidegoa, Herri Bide erkidegoko 6-8 eta 10, Itxaropena 2 erkidegoa eta Jauregui Goyeneche SA, Nefer Estructura SA.

Gaia: kalteak eta galerak erreklamatzearen gainekoa.

Errekurtso horretan epaia eman da. Hau dio epaitzak:

EPAITZA

Ezetsi egin dugu Paula Basterreche Arcocha prokuradoreak Jose Ucar Martinen izenean aurkeztu duen apelazio-errekurtsoa. 321/04 prozedura arruntaren autoetan Gernika-Lumoko Lehen auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegiak 2007ko ekainaren 14an emandako epaiaren aurka aurkeztu zen errekurtsoa. Ondorioz, sendetsi egiten dugu erabat orduko ebazpena eta kostuak apelazioa egin duen alderdiari ezartzen dizkiogu.

Eta epai honen bitartez, erabaki, agindu eta sinatu dugu.

Nefer Estructuras SA demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako idazkaritzan dago, interesdunaren eskura.

Bilbao, 2008ko azaroaren 6a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala