Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

228. zk., 2008ko azaroaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saila
6606

AGINDUA, 2008ko azaroaren 7koa, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuarena, urriaren 23ko 185/2007 Dekretuan aurreikusitako diru-laguntzetarako deialdia egiten duena 2008. urterako. Izan ere, dekretu horrek euskal nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreetako zientzia, teknologia eta enpresaren inguruan ikertzaile eta teknologo gazteak prestatzeko laguntzak ezarri zituen.

2007ko azaroaren 13an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariko 218. zenbakian 185/2007 Dekretua, urriaren 23koa, euskal nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreetako zientzia, teknologia eta enpresaren inguruan ikertzaile eta teknologo gazteak prestatzeko laguntzak ezartzen dituena. Dekretu honek Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza, elikadura eta arrantzaren sektoreetako arlo zientifiko-teknologikoetan eta merkatuekin, marketinarekin eta enpresa-antolakuntzarekin zerikusia duten arloetan ikertzaile eta teknologo gazteen prestakuntza sustatzera bideratutako laguntzen esparrua ezartzea eta arautzea du helburu.

Dekretu horren 9. artikuluan ezarritakoaren arabera, urtero irekiko da eskabideak aurkezteko epea Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuaren aginduz. Bestalde, deialdiko aginduan eduki hauek adierazi behar dira: aurrekontu-kreditu erabilgarria; beka-kopurua eta bakoitzaren zenbatekoa; ikertzaileak eta teknologoak prestatzeko, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailak estrategikotzat eta lehentasunezkotzat jotako deialdi horretako I+G+Bko gaiak edo proiektuak jasotzen dituen eranskina; eta, deialdi horretarako normalizatutako eskabide-eredua jasotzen duen eranskina.

Teknologiaren Berrikuntza eta Garapeneko zuzendariaren 2008ko urriaren 29ko Ebazpenaren bidez prestakuntza-beketarako 2008ko ekainaren 10ean egindako deialdia ebatzi da, ikertzaile gazteentzako sei bekak eta teknologo gazteentzako konbokaturikoetarik sei beka esleitu dira eta gainerako lau bekak bete gabe deklaratu dira.

185/2007 Dekretuaren 13.3 artikuluak adierazten duenez, laguntzaren bat esleitu gabe geratuz gero, edo deitutako laguntzetan aldaketaren bat gertatuz gero, Teknologiaren Berrikuntza eta Garapeneko Zuzendaritzak laguntza-programa horien deialdia bultzatzen duen asmoaren barruan egokiak irizten dituen erabakiak hartzeko eskubidea izango du.

Horregatik guztiagatik, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onesten duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuarekin eta Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontu orokorren kontura ematen diren laguntza eta diru-laguntzei aplika dakizkiekeen gainontzeko xedapenekin bat etorriz, honakoa

ERABAKI DUT:

Lehenengoa.- Bekak.

1.- Teknologiaren Berrikuntza eta Garapeneko zuzendariaren 2008ko urriaren 29ko ebazpen bidez teknologo gazteen prestakuntza-programarako bete gabe deklaratutako lau diru-laguntzetarako deialdia egitea.

2.- Agindu honetako I. eranskinean daude Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailaren iritziz 2008ko ekitaldiko bigarren deialdian teknologoak prestatzeko beka programarako estrategikoak eta lehentasunezkoak diren I+G+Bko gaien edo proiektuen zerrendak.

Bigarrena.- Iraupena.

Laguntzek ondoz ondoko lau urteko iraupena izango dute.

Hirugarrena.- Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epealdia hamabost egunekoa izango da agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Laugarrena.- Aurkeztu beharreko eskabideak eta agiriak.

1.- Laguntza-eskaerak agindu honen II. eranskinean dagoen eredu normalizatua erabiliz aurkeztu behar dira Eusko Jaurlaritzaren Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saileko Teknologiaren Berrikuntza eta Garapeneko Zuzendaritzan (Donostia-San Sebastián kalea 1, Lakua 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).

2.- Eskabideak zuzenean bertara joanez aurkez daitezke, edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako bitartekoetatik edozein erabiliz. Eskatzaileak eskabidea postetxearen bidez aurkeztu nahi badu, gutunazal ireki bat eraman beharko du, postetxeko funtzionarioak eskabideari data eta zigilua jarri eta gutuna ziurtatu dezan.

3.- Eskabidearekin batera, urriaren 23ko 185/2007 Dekretuaren 10. artikuluak eskatutako dokumentazio guztia ere aurkeztu beharko da. Bestetik ere, gomendagarria da ekarpena curriculum vitae eredu-proposamenaren araberakoa izatea merezimenduen puntuazioaren gardentasuna errazteko (Adenda II. eranskina).

4.- Interesdunek I. eranskinean programa bakoitzerako jasotako hiru gai aukeratu ahal izango dituzte gehienez.

Bosgarrena.- Baliabide ekonomikoak.

Laguntzok finantzatzeko bideratu diren kredituek ehun eta lau mila (104.000) euro jotzen dute. Horietatik hogeita lau mila (24.000) euro 2008ko ekitaldiari dagozkio eta Euskal Autonomia Erkidegoko 2008. urteko aurrekontu orokorretan helburu horrekin erabiltzeko aurrekontu-partidatik datoz. Gainontzeko laurogei mila (80.000) euro hurrengo ekitaldietarako konpromiso-kredituari dagozkio.

Seigarrena.- Onuradunak.

1.- 2008ko ekitaldian beka-eskabidea egiten dutenek urriaren 23ko 185/2007 Dekretuaren 5. artikuluan ezarritako baldintzak bete beharko dituzte.

2.- 5.1.d) artikuluan zehaztutako betekizunari dagokionez, 2008ko ekitaldiko deialdian 2004ko ekainean edo geroago amaituta izan behar dira lizentziatu, goi-mailako ingeniari edo ingeniari teknikoaren tituluak lortzekoak.

3.- Beka-eskabidea egin dutenek artikulu horretan aipatutako betekizunak izan beharko dituzte egiaztatuta eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunerako.

Zazpigarrena.- Laguntzen zenbatekoa.

Teknologoak prestatzeko laguntzek urtean 12.000 euroko hornidura ekonomikoa izango dute. Horrez gain, laguntza osagarri bat jasoko dute onuradunek; urtean gehienez ere mila (1.000) eurokoa izango da laguntza bakoitzeko, eta, justifikatu ondoren, kongresu zientifiko eta lan-jardunaldietara joateko, beste ikerketa- eta teknologia-zentroetan egonaldi laburrak egiteko, bestelako ikastaroetako eta abarretako gastuak ordaintzeko balio izango du.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.- Agindu honek administrazio-bidea agortzen du eta bere aurka interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Aginduaren aurka aurkeztu daiteke, baita ere, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, dagoeneko aipatutako aldizkari ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Bigarrena.- Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko azaroaren 7a.

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadurako sailburua,

GONZALO SÁENZ DE SAMANIEGO BERGANZO.

I. ERANSKINA

NEKAZARITZA, ARRANTZA ETA ELIKADURA SAILAK 2008KO EKITALDIRAKO ESTRATEGIKOTZAT ETA LEHENTASUNEZKOTZAT HARTUTAKO PROIEKTUEN ZERRENDA

Teknologoak prestatzeko laguntzak:

Ondoz ondoko bi urteko iraupena (biurtekoa)

Proiektuaren izenburua Hautagaiaren profila

Informazio zientifikoaren kudeaketa eta zaintza teknologikoak Biologi zientzietan lizentziadunak, ingeniaritzak

Helix aspersa barraskiloaren hazkundea: Haztegiko barraskiloaren hautaketarako adierazle fisiologikoak Biologi zientzietan lizentziadunak

Baso-biomasazko proiektu energetikoak Industri ingeniaria, nekazaritzako ingeniaria, mendietako ingeniaria

Euskal sukaldaritzari buruzko ikerketa etnografikoa Antropologia, historia edo etnografia

II. ERANSKINA

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO NEKAZARITZA, ARRANTZA ETA ELIKADURA SEKTOREKO ARLO ZIENTIFIKO-TEKNOLOGIKOAN ETA ENPRESA ARLOAN, IKERTZAILE ETA TEKNOLOGO GAZTEAK PRESTATZEKO 2008RAKO LAGUNTZA ESKAERA 2008KO EKITALDIRAKO

1.- Norberaren datuak:

Abizenak:

Izena:

NAN: Sexua: ...................................

Helbidea:

Hiria: Posta-kodea: .......................... Lurralde Historikoa: ...........................................

Telefonoa: Helbide elektronikoa:

2.- Datu akademikoak:

Tituluak:

Titulua zein ikastetxetan lortu den:

Titulua zein egunetan lortu zen:

3.- Eskatu den beka-programa:

Interesdunek laguntza eskatu ahal izango dute edozein programatan, eta I. eranskinean programa bakoitzerako jasotako 3 gai aukeratu ahal izango dituzte. Gaien hautaketa diru-laguntzak esleitzerakoan jarraitutako lehentasun-ordenaren arabera egin beharko da.

Ordena Proiektuaren izenburua

1

2

3

4.- Eskatzaile guztiek aurkeztu beharreko agiri orokorrak:

a) <<<NEED-LINES=73>>> kasketen ziurtagiri osoa (jatorrizkoa edo fotokopia konpultsatua). Ziurtagiri horretan egiaztatu beharko dira eskatzailearen kalifikazio guztiak eta kalifikazio horiek lortu zitueneko datak.

b) <<<NEED-LINES=67>>> urriculuma, eskabide honekin batera doan eskemaren araberakoa, eta bertan aipatzen diren merezimenduak egiaztatzeko egiaztagiriak edo/eta ziurtagiriak. Agiri hauen guztien bina kopia aurkeztuko dira.

c) Nortasun Agiri Nazionalaren kopia.

d) Errolda-ziurtagiria, 185/2007 Dekretuko seigarren puntuko 1.b) paragrafoa betetzen dela egiaztatzeko.

e) <<<NEED-LINES=76>>> aguntza-proiektuaren aukeraketa justifikatzen duen memoria laburra (gehienez ere 5 orrialde), kasu bakoitzean gaiari buruzko ezagutza azalduz eta aukeratutako gairako profil akademiko eta profesional egokia duela erakusten duten merezimendu pertsonalak argudiatuz. Agiri hauen guztien bina kopia aurkeztuko dira.

f) <<<NEED-LINES=171>>> Hirugarrenen alta» inprimaki ofiziala, agindu honen III. eranskinean azaltzen den eredu ofizialarekin bat datorrena.

Eskatzen du Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuaren 2008ko __________________(a)ren ______(e)ko Aginduaren bidez deitutako euskal nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreetako zientzia, teknologia eta enpresen inguruan ikertzaileak eta teknologoak trebatzeko beketako bat ematea.

Adierazten du ez duela diru-laguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten dituzten zehapen administratiborik edo penalik jasota izan, ezta horretarako legezko inolako debekurik izan ere, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barne, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen amaierako seigarren xedapenean zehaztutakoarekin bat etorriz.

.......................................................... ............, 2008ko .................................ren ...............a.

Sinadura

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoan agindutakoarekin bat, inprimaki hau betez lortutako datu pertsonalak fitxategi automatizatu batean erregistratuko direla jakinarazten dizu Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailak, datuok trata daitezen. Nahi baduzu, datuak eskuratzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabil ditzakezu, legean ezartzen denez. Horretarako, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saileko Zerbitzu Orokorren Zuzendaritzara idazkia bidali beharko duzu, bera baita zure datuak tratatzeko arduraduna. Hauxe du helbidea: Donostia-San Sebastián kalea 1, Vitoria-Gasteiz.

ADENDA II. ERANSKINA.- DOKUMENTAZIOA

CURRICULUM VITAE EGITEKO EREDU-PROPOSAMENA

1.- Datu pertsonalak:

Izena:

Abizenak:

Jaioterria:

Data:

NAN:

Gizarte Segurantzako zk.:

Posta-helbidea:

Telefonoa:

Mugikorra:

Helbide elektronikoa:

Gidatzeko baimena:

2.- Informazio-ekintzak eta lanbide-prestakuntzako ekintzak:

- Titulu akademikoak eta noiz lortu diren.

- Prestakuntza akademikoa.

- Prestakuntza edo/eta egonaldiak atzerriko prestakuntza-zentrotan.

- Hizkuntzak.

- Prestakuntza osagarria.

3.- Esperientzia:

- Praktikak unibertsitatean edo Teknologia Euskal Sareko teknologia-zentroetan.

- Praktikak nekazaritza, abeltzaintza, basogintza, arrantza eta elikadura arloko enpresetan.

- Lan-esperientzia.

4.- Biltzarretan parte hartzea eta argitarapenak:

5.- Beste datu interesgarri batzuk:

6.- Aurkeztutako merezimenduen ziurtagirien zerrenda:

Aurkeztutako merezimenduen ziurtagirien zerrenda jarraian adierazitako ataletan sailkatuta:

- Espediente akademikoa.

- EBeko hizkuntzak.

- Euskara.

- Espezializazio-ikastaroak.

- Beste unibertsitate-titulu batzuk.

- Praktikak unibertsitatean edo Teknologia Euskal Sareko teknologia-zentroetan.

- Praktikak nekazaritza, abeltzaintza, basogintza, arrantza eta elikadura arloko enpresetan.

- Zientzia argitalpenetan parte hartu eta/edo kongresuetara joan izana.

- Beste merezimendu batzuk.

III. ERANSKINA / ANEXO III


Azterketa dokumentala