Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

228. zk., 2008ko azaroaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Garraio eta Herri Lan Saila
6604

EBAZPENA, 2008ko azaroaren 12koa, Garraio zuzendariarena, salgai arriskutsuak errepidez garraiatzeko behar diren segurtasun-ikuskatzaileen lanbide-gaitasuna egiaztatzeko eta berritzeko Euskal Autonomia Erkidegoko azterketetarako egunak, orduak eta lekuak finkatzeko dena.

2008ko irailaren 19ko Ebazpenaren bidez (urriaren 8ko EHAA), salgai arriskutsuen errepideko garraiorako segurtasun-ikuskatzaileen lanbide-gaitasuna egiaztatzeko eta berritzeko azterketetarako deia argitaratu zen. Horiek horrela, deialdi horren hirugarren oinarri-arauari jarraituz, eta Sustapen Ministerioaren 1999ko urriaren 21eko Aginduaren 3. artikuluari men eginez,

EBATZI DUT:

Artikulu bakarra.- Euskal Autonomia Erkidegoko salgai arriskutsuetarako segurtasun-ikuskatzaileen lanbide-gaitasuna egiaztatzeko eta berritzeko azterketak Euskal Autonomia Erkidegoan egiteko lekua, eguna eta ordua finkatzea.

Azterketetarako lekua, eguna eta ordua (egiaztatzeko eta berritzeko):

ADR-osoa eta ADR-3, 4.1, 4.2, 4.3, 5.1, 5.2, 6.1, 8 eta 9. salgai moten garraioa: 2008ko abenduaren 11n (osteguna), 09:00etan, Vitoria-Gasteizko UNEDen (Pedro Asua kalea, 2).

ADR-Nazio Batuen Erakundeak 1202, 1203 eta 1223 zenbakiekin identifikaturiko likido sukoien garraioa: 2008ko abenduaren 11n (osteguna), 11:30ean, Vitoria-Gasteizko UNEDen (Pedro Asua kalea, 2).

ADR-2. motaren garraioa: 2008ko abenduaren 11n (osteguna), 15:30ean, Eusko Jaurlaritzako Lakua 1 eraikineko 22. aretoan (Donostia kalea, 1, Vitoria-Gasteiz).

ADR-7 motaren garraioa: 2008ko abenduaren 11n (osteguna), 17:30ean, Eusko Jaurlaritzako Lakua 1 eraikineko 22. aretoan (Donostia kalea, 1, Vitoria-Gasteiz).

ADR-1 motaren garraioa: 2008ko abenduaren 12an (ostirala), 09:00etan, Eusko Jaurlaritzako Lakua 1 eraikineko 22. aretoan (Donostia kalea, 1, Vitoria-Gasteiz).

Vitoria-Gasteiz, 2008ko azaroaren 12a.

Garraio zuzendaria,

MIREIA ELKOROIRIBE ZENIKAONANDIA.


Azterketa dokumentala