Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

228. zk., 2008ko azaroaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila
6603

192/2008 DEKRETUA, azaroaren 18koa, Valle de Trápaga-Trapagarango Udalak, nahitaezko desjabetzea egiteko, «El Tano eremuko saneamenduaren proiektuaren II. Fasea» burutzeko beharrezkoak diren ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu behar dituela adierazteko dena.

Alkatetzak apirilaren 29an emandako 91/2008 Dekre­tuaren bidez, Valle de Trápaga-Trapagarango Udalak «El Tano eremuko saneamenduaren proiektuaren II. Fasea» burutzeko beharrezkoak diren ondasun eta eskubideak desjabetzeko espedientearekin hastea erabaki zuen, eta horrekin batera, ulertutzat jo zen herri-erabilerarako delako adierazpena egitea ere. Erabaki horretan jaso ziren nahitaez hartu beharreko ondasun eta eskubide horiek banakatuta, eta jendaurrean jarri zen. Era berean, Dekretu horretanxe erabaki zen, Eusko Jaurlaritzari nahitaezko desjabetzearen eraginpean dauden ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu beharrekoak direla adierazteko eskatzea, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Lehenbailehen hartu beharreko ondasun eta eskubideak banakatuta eta xehatuta agertzen dira espedientean jasotako zerrendan, zeintzuk diren jakiteko beharrezkoak diren datuekin. Zerrenda hori jendaurrean jarri zen zegokion garaian eta, arrazoibide-idazki bat aurkeztu zen, administrazio-espedientean adierazten den moduan ebatzi zena.

Zerbitzu teknikoek ikusi dutenez, ez dago espedientea izapidetzeko inolako hirigintza-oztoporik.

Ondasun eta eskubide horiek hartzea luza ezinezkotzat jotzen da honako arrazoi hauengatik:

Proiektuarekin udalerriak dituen saneamenduko arazoak konpondu eta «El Tano» auzoan dauden eraikinen saneamendu-egoera hobetu nahi da. 2004an onartutako proiektu bat behin betiko amaitu nahi da, bi fasetan garatu behar izan dena.

Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen 26.1.f) artikuluan xedatzen denaren arabera, Eusko Jaurlaritzari dagokio nahitaez desjabetu beharreko ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu beharrekoak direla adieraztea nahitaezko desjabetzeak honako hauek hartzen dituenean: burutze-unitate osoak, lurraldearen hirigintza-antolamenduari dagozkion sistema orokorrak edo antolaketa horren elementuren bat eta hiri-lurzoruan egin beharreko banakako egintzak. Goian aipatutako Lege horrek 26.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, orduko Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuari zegokion horretarako proposamena Jaurlaritzaren Kontseiluari aurkeztea.

Ondorioz, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2008ko azaroaren 18an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

Artikulu bakarra.- Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan eta Euskal Herriko Lurralde Antolakuntzari buruzko Legearen 26.ean xedatutakoari jarraituz, «El Tano eremuko saneamenduaren proiektuaren II. Fasea» burutzeko beharrezkoak diren ondasun eta eskubideak Valle de Trápaga-Trapagarango Udalak lehenbailehen hartu beharrekoak direla adieraztea. Berariaz hasarazitako espedientean jasotako zerrendan daude zehaztu eta banakatuta ondasun eta eskubide horiek.

Vitoria-Gasteizen, 2008ko azaroaren 18an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu sailburua,

ESTHER LARRAÑAGA GALDOS.


Azterketa dokumentala