Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

228. zk., 2008ko azaroaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
6598

EBAZPENA, 2008ko azaroaren 3koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, EAEko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeen eta Europako estatu eta herrietako ikastetxeen arteko eskola-trukeak eta aldeanitzetako topaketak egitea errazteko dotazio eta diru-laguntzak emateko bideratutako zenbatekoa gehitzen duena.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2008ko ekainaren 24ko Aginduaren bidez deialdia egin zen 2008-2009 ikasturtean EAEko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeen eta Europako estatu eta herrietako ikastetxeen arteko eskola-trukeak eta aldeanitzetako topaketak egitea errazteko dotazio eta diru-laguntzak emateko.

Hezkuntza Sailak diru-laguntza horietarako emandako zenbateko osoa berrikusi ondoren, zenbateko hori handitu behar dela egiaztatzen da, eskaera kopurua kontuan hartuta eta aipatutako aginduan jasotzen baita zenbateko globala aldatzeko aukera, kreditu-loturen araubidearen edo indarreko legeriaren arabera egindako aurrekontu-aldaketen arabera. Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen ebazpenaren bidez eman behar da gorabehera horren berri.

Gauzak horrela, ebazpen honen bidez, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak 2008-2009 ikasturtean programa honetarako erreserbatuta zuen zenbatekoaren guztizkoa handitzen da.

Aurrekoarengatik

EBATZI DUT:

Aipatutako 2008ko ekainaren 24ko Aginduaren 1.1 atalean dotazio eta diru-laguntzetarako kontsignatutako zenbatekoari 115.550 euro gehitzea, EAEko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeen eta Europako estatu eta herrietako ikastetxeen arteko eskola-trukeak eta aldeanitzetako topaketak egitea errazteko.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko azaroaren 3a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

PABLO LARRAURI ALTONAGA.


Azterketa dokumentala