Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

228. zk., 2008ko azaroaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
6597

EBAZPENA, 2008ko urriaren 30ekoa, Kontsumo eta Industria Segurtasuneko zuzendariarena eta Energia eta Meategien zuzendariarena; horren bitartez, Fundación Peñascal hainbat espezialitatetan Baimendutako Profesionalak Prestatzeko Aitortutako erakunde gisa aitortzen da.

Esp. zk. / Gaia: SEG/09708.igs.

AURREKARIAK

Bat.- 2008ko irailaren 16an, Fundación Peñascal, SL erakundearen ordezkaritzak, honako espezialitate hauetan Baimendutako Profesionalak Prestatzeko Erakundetzat aitortua izateko eskaera aurkeztu zuen Industria, Merkataritza eta Turismo Sailean:

- Iturgintzarako kalifikazio indibidualeko txartela.

- Galdaren industria-operadorearen kalifikazio indibidualeko txartela.

- Eraikinetako instalazio termikoetarako norbanakoaren prestakuntzako txartelak. Oinarrizko ezaguerak.

- Eraikinetako instalazio termikoetarako norbanakoaren prestakuntzako txartelak. Ezaguera bereziak.

- Hozteko instalazioetarako kalifikazio indibidualeko txartela.

- Hozteko instalazioak kontserbatu edo konpontzeko kalifikazio indibidualeko txartela.

- Gas-instalazioetarako Kalifikazio Indibidualeko Txartela. B kategoria.

- Gas-instalazioetarako Kalifikazio Indibidualeko Txartela. C kategoria.

- Petroliotik eratorritako erregai likidoen instalazioetarako kalifikazio indibidualeko txartela. I. Kategoria.

- Petroliotik eratorritako erregai likidoen instalazioetarako kalifikazio indibidualeko txartela. II. kategoria.

- Petroliotik eratorritako erregai likidoen instalazioetarako kalifikazio indibidualeko txartela. III. kategoria.

Bi.- Eskaera horrekin batera, Industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartela eta erakunde baimenduak arautzen dituen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren V. kapituluan aurreikusitako baldintzak eta betebeharrak bete dituela egiaztatzen duen dokumentazioa ere aurkeztu zuen. Zehazkiago, honako hauek aurkeztu zituen:

- Erakundearen identifikazio-datuak. Erakundearen egoitzak honako helbide hau du: Belategi Plaza, 1. etxabea, 48002 Bilbao.

- Dagozkion prestakuntza-ekintzak gauzatu ahal izateko erakundeak dituen giza baliabideen ezaugarriak.

- Gauzatuko diren ikastaroen zehaztapena, aurreikusitako ikasgai-zerrendak, metodologia, antolakuntza, eta ebaluazio-sistemak xehatuz.

Hiru.- Eskatzaileak aurkeztutako dokumentazioa aztertu ondoren, Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Bizkaiko Lurralde Bulegoko zerbitzu teknikoek eskatzailearen instalazioetan ikuskatze-bisitaldia gauzatu zuten 2008ko urriaren 17an.

Lau.- Fundación Peñascal, SL erakundearen eskaerari dagokionez, 2008ko urriaren 21ean, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Bizkaiko Lurralde Bulegoko buruak erakunde hori onetsitako erakunde gisa baimentzearen aldeko txostena eman zuen.

Espediente honi ebazpena ematerakoan, ondorengoak kontuan hartu eta horiei buruzko aipamena egin beharko da.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Bat.- Kontsumo eta Industria Segurtasuneko Zuzendaritzari eta Energia eta Meategien zuzendaritzari dagokie Ebazpen hau ematea, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Egitura Organikoa eta Funtzionala ezartzen duen urriaren 11ko 284/2005 Dekretuaren 10. eta 20. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz.

Bi.- Industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartelak eta enpresa baimenduak arautzen dituen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren 27. artikuluan ezarritakoaren arabera izapidetu da espediente hau.

Hiru.- Halaber, Fundación Peñascal, SL Dekretu horren 22. artikuluaren 1. puntuaren B) idatz-zatian jasotako kasuaren barruan sartzen dela egiaztatuta geratu da; Bizkaiko Lurralde Historikoan ditu instalazioak erakunde horrek.

Lau.- Martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren 25. artikuluan ezarritakoari jarraiki, beharrezko egiaztapen-dokumentazioa aurkeztu du erakunde eskatzaileak.

Adierazi diren lege-xedapenak eta oro har aplikagarriak izan eta horiekin bat datozen gainerako arauak aztertuta, honako hau

EBATZI DUT:

1.- Bilboko Fundación Peñascal, SL erakundea honako espezialitate honetan Baimendutako Profesionalak Prestatzeko Aitortutako Erakundetzat aitortzea:

- Iturgintzarako kalifikazio indibidualeko txartela.

- Galdaren industria-operadorearen kalifikazio indibidualeko txartela.

- Eraikinetako instalazio termikoetarako norbanakoaren prestakuntzako txartelak. Oinarrizko ezaguerak.

- Eraikinetako instalazio termikoetarako norbanakoaren prestakuntzako txartelak. Ezaguera bereziak.

- Hozteko instalazioetarako kalifikazio indibidualeko txartela.

- Hozteko instalazioak kontserbatu edo konpontzeko kalifikazio indibidualeko txartela.

- Gas-instalazioetarako Kalifikazio Indibidualeko Txartela. B kategoria.

- Gas-instalazioetarako Kalifikazio Indibidualeko Txartela. C kategoria.

- Petroliotik eratorritako erregai likidoen instalazioetarako kalifikazio indibidualeko txartela. I. Kategoria.

- Petroliotik eratorritako erregai likidoen instalazioetarako kalifikazio indibidualeko txartela. II. Kategoria.

- Petroliotik eratorritako erregai likidoen instalazioetarako kalifikazio indibidualeko txartela. III. kategoria.

2.- Erakunde hori Baimendutako Profesionalak Prestatzeko Erakundeen Erregistro Berezian inskriba dadila xedatzea. Honako erregistro-zenbaki hau izango du: REFPA, A-0078.

3.- Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

4.- Bizkaiko Lurralde Historikoan finkatuta dauden aitortutako instalazioetan ikastaroak emateko baimena du Erakunde horrek. Eskolak beste instalazio batzuetan eman nahi baditu, nahitaezko baimena eskatu beharko du eskumeneko Lurralde Bulegoan; nolanahi ere, instalazio horiek martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren 22. artikuluan eskatutako gutxieneko baldintzak betetzen dituztela egiaztatu beharko du ezinbestean.

5.- Aitortutako entitate orok bete beharko ditu legezko xedapenek eta arautegi-xedapenek ezartzen dituzten aplikatzeko eginbeharrak; bereziki, martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren V. kapituluan aurreikusitakoak.

6.- Aitortutako erakundeek galdu egingo dute Aitortutako Erakundeen kalifikazioa, baldin eta bete gabe uzten badituzte adierazitako Dekretuan xedatutako betebeharrak eta konpromisoak edo aplikatu behar diren bestelako arauak.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuari, jakinarazpen egunetik hasi eta hilabeteko epearen barruan, Herri-administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio guztientzako Jardunbidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107. eta ondorengo artikuluetan xedatutakoari jarraituz.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko urriaren 30a.

Kontsumo eta Industria Segurtasuneko zuzendaria,

RUBÉN MENDIOLA ERKOREKA.

Energia eta Meategien zuzendaria,

TXABER LEZAMIZ CONDE.


Azterketa dokumentala