Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

228. zk., 2008ko azaroaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Erandioko Udala
6593

IRAGARKIA, Bizkaiko Aldizkari Ofizialen argitaratu diren hainbat plaza eta lanpostu betetzeko deialdietako oinarri-arauei buruzkoa.

Jarraian adieraziko diren plaza eta lanpostuak betetzeko Erandioko Udalak bideratu dituen deialdietarako oinarri-arauak argitaratu dira Bizkaiko Aldizkari Ofizialean (192. zk.), 2008ko urriaren 7an.

- Errenta eta ordainarazpen ikuskatzaile plaza bat. Kodea: 3.005. Sistema: oposizio-lehiaketa.

- Arkitekto plaza bat. Kodea: 6.035. Sistema: oposizio-lehiaketa.

- Etxeko laguntzaileak, hiru lanpostu. Kodea: 2.010. Sistema: oposizio-lehiaketa.

Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira deialdiko oinarri-arauetan ezarritako iragarkiak.

Dagozkion ondorioetarako jakinarazten duguna, ondoko hau ohartarazita: deialdian parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea 20 egunekoa dela, deialdiaren iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) argitaratzen denetik kontatzen hasita.

Erandio, 2008ko azaroaren 4a.

Alkatea,

MIKEL ARIETA-ARAUNABEÑA BUSTINZA.


Azterketa dokumentala