Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

228. zk., 2008ko azaroaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Osasun Saila
6591

ERABAKIA, 2008ko urriaren 22koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluarena, erakunde publikoaren 2008ko lan-eskaintza publikoa onesten duena.

Administrazio Kontseiluak erakunde publikoaren estatutu sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren 8.5.f) artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz hartu du erabaki hau eta, oro har, erakunde publikoko langileentzat ezarritako arauen arabera, hau da, ondokoak kontuan hartuta: Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legea, osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen Estatutu Markoari buruzko abenduaren 16ko 55/2003 Legea, eta Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren apirilaren 12ko 7/2007 Legearen 37.1 artikulua, non negoziazio kolektiboko gaien artean sartzen baitira lan-eskaintza publikoetako irizpide orokorrak.

Osasun-sektoreko Mahaiak hartu zuen Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko langileen lan-baldintzak arautzen dituen Akordioa abenduaren 18ko 235/2007 eta ekainaren 3ko 106/2008 dekretuen bidez onartu zen. Erabaki horren eranskinean aurreikusten da lan-eskaintza publikoko deialdi berri bat egingo dela 2008an, 2006ko uztailaren 10eko Erabakian ezarritakoaren arabera eta, zehazki esaten dena da lan-eskaintza horretan gutxienez 2.000 lanpostu eskainiko direla, prozesuaren behin betiko ebazpena emateko unean zenbatzekoak, sortutako lanpostu berriak eta prozesuan zehar hutsik gertatzen diren lanpostuak barne hartuta.

Aurreikuspen horiek betetzeko, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko langileen lan-baldintzak arautzen dituen Akordioaren jarraipena egiten duen bitariko batzordeak lan-eskaintza publikoan sartuko diren lanpostuak zehazteko irizpideak erabaki dituela ikusi da.

Adierazitakoaren arabera, zuzendari nagusiak proposatuta, eta erakunde publikoaren estatutuetako 8.5.f) artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, Osakidetzako Administrazio Kontseiluak hauxe erabaki du:

ERABAKIA:

Lehenengoa.- Osakidetzako estatutupeko langile finko izateko lan-eskaintza publikorako deialdia egitea erabaki da.

Hautaketa-prozesua oposizio-lehiaketa sistemaren bidez egingo da. Eskainitako lanpostuak betetzeko prozedura eta betekizunak deialdi bakoitzean zehaztuko dira.

Erabaki honek eduki beharreko ahalmen juridikoa hartu bezain laster hasiko da hautaketa-prozesuak hasteko jardueren kudeaketa.

Bigarrena.- Deialdian ondokoa sartuko da, erabakitako zehaztapenen arabera:

1.- Esleitzeke geratzen diren lanpostuak bai eta lan-baldintzak arautzen dituen Akordioaren arabera deitutako lehenengo bi lekualdatze-lehiaketetako esleipendunek hutsik utzitako lanpostuak. Orientazio gisa, eta betiere lehiaketa horien amaierako emaitzari lotuta, lehenengo lehiaketara deitutako lanpostuak, guztira, 1.402 izango dira.

2.- Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko langileen lan-baldintzak arautzen dituen Akordioan aurreikusita baina oraindik sortzeke dauden 407 lanpostuak, Jaurlaritzaren Kontseiluak lanpostu horiek sortzea onetsi ondoren.

3.- Lan-baldintzak arautzen dituen Akordioan aurreikusten diren arreta bereziko unitateetako lan-erritmo eta -kargei buruzko azterlanak amaitu ondoren sortutako lanpostu berriak, betiere lan-eskaintza publiko honen prozesuko behin betiko ebazpena eman aurretik Jaurlaritzaren Kontseiluak lanpostu horiek sortzea onartu badu (gutxienez erizaintzako 180 lanpostu eta erizaintzako laguntzaileen 50 lanpostu, azterlanaren lehenengo bi faseei dagozkienak).

4.- Erretiroko edo heriotza-bajen ondorioz sisteman hutsik gelditutako lanpostuak, baita paragrafo honetako lehen puntuaren arabera bigarren lekualdatze-lehiaketako lanpostuak hartzeko epea amaitu aurretik edozein arrazoirengatik sor daitezkeen lanpostu hutsak ere eta, lehiaketa oraindik amaitu gabe balego 2009ko abenduaren 31ra artekoak. 500 lanpostu izan daitezke gutxi gorabehera.

Hirugarrena.- Irizpide hauen arabera eta erabaki honen datan aurreikusitako lanpostuen kopurua 2.539koa da gutxi gorabehera. Eskainitako destinoen behin betiko zerrenda, lanpostu-kopurua zein lanpostuen identifikazioa, hautaketa-prozesua gainditu duten izangaien zerrenda, lortu duten puntuazioaren arabera, argitaratu aurretik argitaratu beharko da. Txanda irekian zein barne-promozioko txandan eta % 33 edo hori baino gehiagoko ezgaitasuna duten langileek betetzeko gordetako % 5ak osatzen dute eskainitako lanpostuen kopurua.

Laugarrena.- Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiaren eginkizuna izango da dagozkion hautaketa-prozesuetako deialdiaren kudeaketa. Kudeaketa-gomendio horren barruan, berariaz deialdietako oinarriak prestatu, negoziatu eta izapidetzea daude sartuta, bai eta deialdiko lanpostuak zehaztea, epaimahai kalifikatzaileak izendatzea, deialdiak ebaztea eta destinoak esleitzea ere.

Bosgarrena.- Hautaketa-prozesuan onartua izateko, ondoren zehazten diren diru-kopuruak ordaindu beharko dira izena ematerakoan, betiere eskainitako destinoetarako eskatzen den titulazio-taldearen eta Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutua onartzen duen apirilaren 12ko 7/2007 Legearen 3. Xedapen Iragankorrean ezarritako sailkapenaren arabera.

1.- A1 taldea (lehengo A taldea) 25 euro.

2.- A2 taldea (lehengo B taldea) 20 euro.

3.- C taldea - C1 azpitaldea 15 euro.

(lehengo C taldea)

4.- C taldea - C2 azpitaldea 15 euro.

(lehengo D taldea)

5.- E taldea 10 euro.

Seigarrena.- Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango du eragina erabaki honek.

Bere aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko urriaren 22a.

Administrazio Kontseiluko lehendakaria,

GABRIEL M.ª INCLÁN IRIBAR.

ERANSKINA

2008ko LEPean eskaini ahalko diren lanpostuen laburpena.

Lanbide-taldea Lekualdatze-lehiaketa Sortutako lanpostu berriak Lan-kargatik sortutako lanpostuak

(gutxienez) Guztira

A1 Fakultatibo medikoak eta teknikoak 485 72 557

A2 Goi-mailako teknikariak 24 20 44

B1 Osasun diplomatuak 364 88 180 632

B2 Erdi-mailako teknikariak 7 5 12

C1 Teknikari espezialista sanitarioak 59 35 94

C2 Administrazioko teknikari espezialistak 16 5 21

C3 Teknikari espezialista profesionalak. 7 5 12

D1 Osasun teknikari laguntzaileak 208 80 50 338

D2 Administrazioko teknikari laguntzaileak 113 67 180

D3 Teknikari laguntzaile profesionalak 25 0 25

E1 operarioak 94 30 124

Guztira 1.402 407 230 2.039

Erretiroko edo heriotza-bajen aurreikuspena 500

Orokorrean, guztira 2.539


Azterketa dokumentala