Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

221. zk., 2008ko azaroaren 18a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Kultura Saila
6428

EBAZPENA, 2008ko urriaren 2koa, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearena, EAEko aztarnategietan, baimenduriko ekintzen bidez, aurkitu diren gai arkeologiko eta paleontologikoen inbentarioa egiteko diru-laguntzak emateko dena. Diru-laguntza hauek Kultura sailburuaren 2008ko maiatzaren 7ko Aginduari jarraiki eskatutakoak dira.

Ekainaren 9ko 108. zenbakiko EHAAn argitaraturiko Kultura sailburuaren 2008ko maiatzaren 7ko Aginduaren bidez, 2008ko ekitaldian EAEko aztarnategietan baimenduriko ekintzak direla bide aurkituriko gai arkeologiko eta paleontologikoak sailkatzeko diru-laguntzen araubidea ezarri da.

Ondoren aipatzen diren pertsona fisiko edo juridiko-pribatuak dira ezarritako epearen barruan diru-laguntza eskatu zutenak: Harpea Kultur Taldea, Lydia Zapata Peña, Haedera 2000 S.L., Silvia Cajigas Panera, Euskoiker, Paquita Sáenz de Urturi, Arkeodoc S.C., Iterbide S.C., Gesarke S.C., Sociedad de Ciencias Munibe Taldea, Maitane Oyarzabal, Aranzadi Institutua S.L., Arkeolan (Centro de Estudios Históricos y Arqueológicos), Zehazten Zerbitzu Kulturalak S.L. eta Insub.

Maitane Oyarzabalek uko egin zion eskatutako laguntzari, Artegietako aztarnategiko materialen inbentarioa egiteko zena. Eta horrela adierazi zigun berak bidalitako idatzian (Kultura Sailan erregistratuta, 2008ko irailaren 11n)

Aginduaren 13. artikuluan adierazitako Balorazio Batzordea bildu ondoren, eta eskaerak baloratutakoan, batzordeak ebazpen proposamena aurkeztu zuen 2008ko irailaren 15ean. Balorazio-irizpideak Aginduaren 12. artikuluan ezarritakoak izan ziren.

Balorazio Batzordeak egindako proposamena ikusita, eta Aginduaren 14. artikuluari eta ezar daitezkeen gainerako beste xedapen orokorrei jarraituz,

XEDATU DUT:

Lehenengoa.- I. eranskinean adierazten diren eskatzaileei dirulaguntzak ematea.

Bigarrena.- Dirulaguntza ez ematea ebazpenaren II. eranskinean adierazten diren pertsona eta erakundeei, eranskinean adierazitako arrazoiengatik.

Hirugarrena.- Onuradunek agindu arautzailearen baldintzak bete beharko dituzte, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren arloan indarrean dauden gainerako guztiak ere.

Laugarrena.- Diruz lagundutako jarduera guztiak 2008ko abenduaren 31rako bukatuta egon beharko dute Agindu arautzailearen 17. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Bosgarrena.- Emandako diru-laguntzen justifikazio, kitapen eta ordainketari dagokienez, Aginduaren 17., 18. eta 19. artikuluetan ezarritakoari begiratuko zaio, kontuan hartuz bertan adierazten den dokumentazioa Euskal Kultura Ondarearen Zentroan aurkeztu beharko dela bi hilabeteko epean, diruz lagundutako jarduera amaitzen den egunetik hasita, eta edonola ere, 2009ko otsailaren 28a baino lehen. Diru-laguntza jaso duten jardueren exekuzioaren justifikazioa jardueren aurrekontuekiko egingo da, emate-agirian zehazturiko aurrekontuekiko, zergak kontuan hartu gabe, eta Agindu arautzailearen 18. artikuluan ezarritako gainerako xehetasunei jarraiki.

Seigarrena.- Agindu horren pentzutan emandako diru-laguntzak ordainketa bakar batez abonatuko dira, 17. artikuluan adierazitakoaren arabera.

Zazpigarrena.- Ondoren aipatzen diren pertsona fisiko edo juridiko-pribatuei ebazpen hau jakinaraztea: Harpea Kultur Elkartea, Lydia Zapata Peña, Haedera 2000 S.L., Silvia Cajigas Panera, Euskoiker, Paquita Sáenz de Urturi, Arkeodoc S.C., Iterbide S.C., Gesarke S.C., Sociedad de Ciencias Munibe Taldea, Aranzadi Institutua S.L., Arkeolan Centro de Estudios Históricos y Arqueológicos, Zehazten Zerbitzu Kulturalak S.L. e Insub. Halaber, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Kultura sailburuari hilabeteko epean, doakienek jakinarazpena jaso edo Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko urriaren 2a.

Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordea,

GURUTZ LARRAÑAGA ZUBIZARRETA.

I. ERANSKINA / ANEXO I

Diru-laguntza jasoko duten eskatzaile eta proiektuen zerrenda

Relación de solicitantes y proyectos a los que se concede subvención

Eskatzailea

Solicitante Proiektua

Proyecto Emandako zenbatekoa (euroak)

Importe concedido (euros)

Aranzadi Institutua, S.L. Ametzagaina (Donostia) 12.381,70

Aranzadi Institutua, S.L. Boluntxo (Oiartzun) 1.593,28

Aranzadi Institutua, S.L. Aldatxarren (Mendaro) 9.345,24

Aranzadi Institutua, S.L. Urtiagako (Deba) 4.668,33

Arkeodoc, S.C. Páganos 23 (Laguardia) 749,85

Euskoiker Andra Maria katedrala / Catedral Santa María (Vitoria-Gasteiz) 28.434,59

Gesarke, S.C. Calle del Medio, Sarrea 10 (Bernedo) 2.518,63

Haedera 2000, S.L. Arrabal de Tenerías / Zurrategien errebala, Plaza del Reloj-Calendario / Erloju-Egutegiaren enparantza (Balmaceda) 8.491,78

Harpea Kultur Taldea Arlanpe (Lemoa) 1.839,89

Insub Higer (Hondarribia) eta La Conchako (Donostia-San Sebastián) itsaspeko aztarnategiak

Yacimientos submarinos de Higer (Hondarribia) y Bahía de La Concha (Donostia-San Sebastián) 4.974,98

Silvia Cajigas Panera Zaharra 12, 14, 16 (Urduña-Orduña) 18.527,51

Sociedad de Ciencias Munibe Taldea Etxeberri VII (Mendaro) 488,92

Sociedad de Ciencias Munibe Taldea Astigarraga (Deba) 1.408,43

Sociedad de Ciencias Munibe Taldea Kiputz IX (Mutriku) 5.862,76

Zehazten Zerbitzu

Kulturalak, S.L. Galatras-Escorza Jauregia eta ingurunea (Pasaia)

Palacio Galatras-Escorza y entorno (Pasaia) 6.914,11

II. ERANSKINA / ANEXO II

Dirulaguntzarik jasoko ez duten eskatzaileak eta ukatzearen arrazoiak

Proyectos y solicitantes a los que no se concede subvención y motivo de la denegación

Eskatzailea/Solicitante: Paquita Sáenz de Urturi

Proiektua/Proyecto: Vitoria-Gasteiz: Pintorería 6 - Correría 103 (*)

Eskatzailea/Solicitante: Gesarke S.C.

Proiektua/Proyecto: Virgen Blanca (Vitoria-Gasteiz) (*)

Eskatzailea/Solicitante: Iterbide S.C.

Proiektua/Proyecto: Despoblado de Quintana (*)

Eskatzailea/Solicitante: Zehazten ZK, S.L.

Proiektua/Proyecto: Bergara: Domingo de Irala - Barrenkale (*)

Eskatzailea/Solicitante: Aranzadi Institutua, S.L.

Proiektua/Proyecto: Santa M.ª la Real (Zarautz) (*)

Eskatzailea/Solicitante: Lydia Zapata Peña

Proiektua/Proyecto: Balzola (Dima) (*)

Eskatzailea/Solicitante: Qark, S. Coop. (*)

Proiektua/Proyecto: Corazón de María (Bilbao) (*)

Eskatzailea/Solicitante: Arkeolan (*)

Proiektua/Proyecto: San Bartolomé Área CE.05 (Donostia-San Sebastián) (*)

(*) Ukatzearen arrazoia: ez du erdietsi Balorazio Batzordeak ezarritako gutxienezko puntu kopurua (71 puntu). / Motivo de la denegación: no haber alcanzado la puntuación mínima (71 puntos) establecida por la Comisión de valoración


Azterketa dokumentala