221. zk., 2008ko azaroaren 18a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
6427
EBAZPENA, 2008ko urriaren 24koa, Hezkuntza sailburuordearena. Honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko irakasleei sail honetaz kanpoko prestakuntza-ekitaldietan parte hartzen laguntzeko banakako diru-laguntzen deialdirako zenbateko osoa aldatzen da.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2008ko uztailaren 23ko Aginduak (2008-08-18ko EHAA), 1. artikuluan, deialdi horren zenbateko osoa 800.000,00 eurokoa dela ezartzen du. Xedapen gehigarrian ezartzen denez, berriz, zenbateko osoa aldatu daiteke, eskatutako laguntzen guztizko kopuruaren arabera eta beste laguntza-programa batzuk burutzetik geratzen den dirua kontuan hartuta.
Diru-laguntzetarako deialdi horren ebazpenak berekin dakartzan behar ekonomikoak ikusita, eta 2008ko uztailaren 23ko Aginduaren (2008-08-18ko EHAA) xedapen gehigarria bete dadin, hauxe
EBATZI DUT:
1. artikulua.- Diru-laguntzetarako deialdiko hasierako zenbatekoari 120.000,00 euro gehitzea, eta horretarako orotara 920.000,00 euro bideratzea.
2. artikulua.- Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari. Horretarako epea hilabetekoa izango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko urriaren 24a.
Hezkuntza sailburuordea,
PEDRO M.ª OCHOA BERNALES.