181. zk., 2008ko irailaren 23a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Datuak Babesteko Euskal Bulegoa
5376
IRAGARKIA, Izena 1.abizena 2.abizena Datuak Babesteko Euskal Bulegoko zuzendariaren 2008ko ekainaren 16ko Ebazpena jakinarazten diona, zeinaren bidez Osakidetza-Osasun Euskal Zerbitzuaren PI07-009 espedientea ebazten baita.
Idazpuruan aipatutako idazkia Izena 1.abizena 2.abizena andreari jakinaraztea ezinezkoa izan denez, 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan agindutakoaren arabera jakinaraziko zaio, alegia, iragarki hau argitaratuz (30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Prozedura Erkidearena).
Testu horretako 61. artikuluaren arabera, ebazpen hori osorik argitaratzeak interesdunaren eskubide eta interes legitimoei ekar liezazkiekeen kalteak saiheste aldera, aditzera ematen da ezen jakinarazten den egintzaren jatorrizkoa eskuratu ahal izango dela Datuak Babesteko Euskal Agentziaren bulegoetan (Tomas Zumarraga Dohatsuaren kalea, 71-3. solairua, 01008 Vitoria-Gasteiz), aldez aurretik gure ordenamendu juridikoak onartzen dituen baliozko baliabideetatik edozein erabiliz egiaztatuz bere nortasuna, astelehenetik ostiralera, goizeko zortzietatik arratsaldeko hamazazpietara, zertarako eta, urratze prozedura horretan adierazitako Ebazpena jakitera emateko.
Ebazpenak agortu egiten du administrazioko bidea, eta interesdunak aukerako berraztertze errekurtsoa aurkez dezake bere aurka hilabeteko epean edo, bestela, administrazioarekiko auzitako errekurtsoa, bi hilabeteko epean, Administrazioarekiko Auzietako epaitegietan, ebazpena argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, batean zein bestean. Guzti hori, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 116. eta 117. artikuluetan eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 46. artikuluan xedatutakoarekin bat.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko irailaren 4a.
Zuzendaria,
IÑAKI VICUÑA DE NICOLAS.