Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

181. zk., 2008ko irailaren 23a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
5371

Iragarkia, Ortuellako SR2-Peñota sektorea urbanizatzeko lanen 1. fasea zuzendu, ikuskatu eta bertako segurtasuna eta osasuna koordinatzeko zerbitzu-kontratua esleitzeko dena (11T/08 espedientea).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Lurzoru eta Hirigintza Zuzendaritza.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Zerbitzua (Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila).

c) Espedientearen zenbakia: 11T/08.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Ortuellako SR2-Peñota sektorea urbanizatzeko lanen 1. fasea zuzendu, ikuskatu eta bertako segurtasuna eta osasuna koordinatzea.

b) Entregatu beharreko unitate-kopurua.

c) Loteak eta kopurua: ez.

d) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

e) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: kontratuaren gai diren lanen zuinketa akta egiten denean hasi eta 12 hilabetekoa izango da.

3.– Izapideak eta prozedura.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: ehun eta hogeita sei mila (126.000,00) euro gehienez, BEZa barne.

5.– Bermeak.

Behin-behinekoa: ez.

Behin betikoa: kontratu-esleipenaren zenbatekoaren % 5.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Lurzoru eta Hirigintza Zuzendaritza (Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila).

b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua II eraikina, 2. solairua.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 01 98 37.

e) Faxa: 945 01 64 48.

Cianoplan kopisteria.

Maria Diaz de Haro kalea 10 bis.

48013 Bilbao

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2008ko urriaren 10a.

g) Kontratuari buruzko argibide guztiak biltzen dituen web orria: www.contratacion.info edo www.euskadi.net/contratacion.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena:

b) Bestelako betebeharrak:

ekonomia- eta finantza-kaudimena egiaztatzeko, finantza-erakundeen txostena aurkeztu behar da.

Gaitasun teknikoa edo profesionala egiaztatzeko, berriz, kontratuko helburuaren antzeko jardueretan azken hiru urteotan burututako lanen zerrenda aurkeztu behar da (hiru gutxienez), eta baita zenbatekoak, datak eta hartzaileak ere, publikoak zein pribatuak.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea:

a) Aurkezteko azken eguna: 2008ko urriaren 13ko 13:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: A, B eta C gutunazalak aurkeztu beharko dira, administrazio-klausula zehatzen pleguan adierazitakoa barruan daramatela.

c) Aurkezteko lekua:

1) Entitatea: Erregistro Orokorra. Zerbitzu Zuzendaritza (Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila).

2) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, B solairuartea.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: 3 hilabete.

e) Aldaerak: ez da aldaerarik onartuko.

f) Prozedura mugatua izanez gero, eskaintzak aurkezteko deia egingo zaien enpresen kopurua: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Kontratazio Zerbitzua (Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila).

b) Helbidea: Donostia kalea 1, beheko solairua, 1. aretoa.

c) Herria: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Eguna: 2008ko urriaren 15a.

e) Ordua: 12:00ak.

10.– Iragarkiaren gastuak: esleipendunak ordaindu beharko ditu.

11.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: 2008ko uztailaren 3a.

12.– Kontratua esleitzeko irizpideak.

a) Prezioa: 55 puntu.

b) Lan metodologia: 45 puntu.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko irailaren 3a.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,

JAVIER MADRAZO LAVÍN.


Azterketa dokumentala