181. zk., 2008ko irailaren 23a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
5369
IRAGARKIA, «Muskizko San Juan Poligonoa hiritzeko amaiera-lanen 2. fasea burutzea» helburu duen kontratua esleitu dela jakinarazteko dena (5/08 espedientea).
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Lurzoru eta Hirigintza Zuzendaritza (Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila).
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Zerbitzua (Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila).
c) Espedientearen zenbakia: 5/08.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Kontratu mota: obrak.
b) Helburua: Muskizko San Juan Poligonoa hiritzeko amaiera-lanak (2. fasea).
c) Loteak: ez.
d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna eta aldizkari ofiziala: 2008ko apirilaren 8ko EHAA, 66. zk., eta maiatzaren 2ko EHAA, 82. zk. (hutsen zuzenketa).
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko era: lehiaketa.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.
Guztira: milioi bat zazpiehun eta laurogeita sei mila berrehun eta laurogeita bat euro eta hamar zentimo (1.786.281,10), balio erantsiaren gaineko zerga barne.
5.– Esleipena.
a) Eguna: 2008ko uztailaren 23a.
b) Kontratista: Exbasa Obras y Servicios, SL.
c) Nazionalitatea: espainiarra.
d) Esleipenaren zenbatekoa: milioi bat laurehun eta bat mila seiehun eta laurogeita hamalau euro eta hirurogeita hemezortzi zentimo (1.401.694,78), balio erantsiaren gaineko zerga barne.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko irailaren 3a.
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,
JAVIER MADRAZO LAVÍN.