Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

181. zk., 2008ko irailaren 23a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
5368

IRAGARKIA, Euskal Autonomia Erkidegoko organo judizialetarako bulego-materiala erostea helburu duen kontratua esleitu dela argitara ematen duena (S-011/DJT-2008 espedientea).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Mahaia. Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Zerbitzu Zuzendaritza.

c) Espedientearen zenbakia: S-011/DJT-2008.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu mota: hornidura.

b) Helburua: iragarki honen idazpuruan zehaztutakoa.

c) Loteak.

– 1. lotea: Araban dauden organo judizialak bulegoko materialez hornitzea.

– 2. lotea: Bizkaian dauden organo judizialak bulegoko materialez hornitzea.

– 3. lotea: Gipuzkoan dauden organo judizialak bulegoko materialez hornitzea.

d) Lizitazio-iragarkia argitaratu zen eguna eta aldizkari ofiziala: 2008ko apirilaren 22ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 76. zk.; 2008ko apirilaren 8ko Estatuko Aldizkari Ofiziala, 85. zk.; eta Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera 2008ko martxoaren 17an bidalia.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: berrehun eta hirurogei mila (260.000,00) euro, BEZa barne, honela banatuta:

– 1. lotea: berrogeita hamabost mila (55.000,00) euro.

– 2. lotea: ehun eta hogeita hamabost mila (135.000,00) euro.

– 3. lotea: hirurogeita hamar mila (70.000,00) euro.

5.– Esleipena.

a) Eguna: 2008ko uztailaren 2a.

b) Kontratistak:

– 1. lotea: Office Depot SL.

– 2. lotea: Montte SL.

– 3. lotea: Montte SL.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: eskainitako aleko prezioak.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko irailaren 10a.

Zerbitzu zuzendaria,

TERESA AMEZKETA ALEGRÍA.


Azterketa dokumentala