Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

181. zk., 2008ko irailaren 23a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 3 Zenbakiko Epaitegia
5365

EDIKTUA, 342/07 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia (Bizkaia).

Judizioa: 342/07 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: La Estrella SA aseguru-konpainia.

Abokatua:

Prokuradorea: Marta Arruza Doueil.

Demandatua: Stutgart Servicios 2000 SL.

Gaia: hitzezko judizioa.

Judizio horretan 2008ko ekainaren 10ean epaia eman zen eta honakoa da bere epaitza:

EPAITZA

«La Estrella, S.A. de Seguros y Reaseguros» aseguru-konpainiak «Stutgart Servicios 2000, S.L.» sozietatearen aurka aurkeztutako demanda baiesten dut eta, ondorioz, demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari honako zenbatekoak ordaintzera: bi mila laurehun eta hogeita hiru euro eta laurogeita hamaika zentimo (2.423,91), gehi 2007ko martxoaren 6tik epai hau eman arte sortutako legezko interesak, eta legezko interesak bi puntutan gehituta, ebazpen hau ematen den egunetik hasi eta erabat ordaintzen den arte. Halaber, demandatuak prozesuan sortutako kostuak ordaindu beharko ditu.

Epai honen aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke, bost eguneko epean eta epaitegi honetan, Probintzia Auzitegiari zuzenduta.

Ebazpen honen bidez, behin betiko epaituz, auzialdia honetan hau erabaki, agindu eta izenpetu dut.

Argitalpena.– Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaile magistratuak berak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari judiziala naizenez, guzti horren fede ematen dut.

Stutgart Servicios 2000 SL demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, Bizkaiko Probintzia Auzitegian.

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, bost egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen diren (PZLb, 457.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako idazkaritzan dago, interesdunaren eskura.

Bilbao (Bizkaia), 2008ko irailaren 8a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala