Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

181. zk., 2008ko irailaren 23a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saila
5363

EBAZPENA, 2008ko abuztuaren 6koa, Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendariarena, landare-osasunerako produktuak aplikatzeko txartelak (oinarrizko eta kualifikatu mailakoak) 164. zenbakia duen ikastaroko ikasleei banatzeko baimena ematen duena.

Ikusi dugu Derioko Nekazaritza Eskolak bidali duen dokumentazioa, nekazaritzako eta lorazaintzako ustiategi intentsiboetako ikasleentzako (B txartela) eta natura- eta paisaia-baliabideen kudeaketa eta antolamenduko ikasleentzako (C txartela) antolatu duen ikastarora joan direnen aprobetxamenduari buruzkoa.

Honakoak hartu dira kontuan:

Lehenengoa.– Ikastaroan jorratutako gaiak PRE 2922//2005 Aginduaren eranskinean azaldutako programaren araberakoak izan direla.

Bigarrena.– 2005eko irailaren 19ko PRE 2922/2005 Aginduak aldatutako Lehendakaritza Ministerioaren 1994ko martxoaren 8ko Aginduan ezarritako baldintzak betetzen dituzte.

Hirugarrena.– Landare Osasunaren Batzorde Tekniko Koordinatzaileak aldeko proposamena egin du.

Ikusi da Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuak 2006ko abuztuaren 21ean eman zuen Aginduaren 3. artikulua (agindu horren bidez, arauak eman dira nekazaritza-erabilerako plagizidekin tratamenduak egiteko gaikuntza egiaztatzea araupetu eta ikastaroak antolatu, homologatu eta baliozkotzeko). Hala, beraz, honakoa

ERABAKI DUT:

Lehenengoa.– Nekazaritza-erabilerako landare-osasunerako produktuak aplikatzeko txartelak (oinarrizko maila eta maila kualifikatua) eman daitezen agintzea, ebazpen honi atxikitako I. eta II. eranskinetako zerrendetan dauden pertsonei (164. ikastaroa).

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, interesdunek gorako errekurtsoa jarri ahal izango diote Nekazaritzaren eta Arrantzaren Garapeneko sailburuordeari, ebazpen hau argitaratu eta hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko abuztuaren 6a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

JOSÉ ANTONIO OCIO ORIVE.

I. ERANSKINA / ANEXO I
BAIMENA EMAN DA LANDARE-OSASUNERAKO APLIKATZEKO TXARTELA (OINARRIZKO MAILAKOA) EMAN DAKIEN ZERRENDA HONETAKO PERTSONEI (164. ZENBAKIKO IKASTAROA).
RELACIÓN DE PERSONAS EN FAVOR DE LAS CUALES SE AUTORIZA LA EXPEDICION CARNÉ DE APLICADOR DE PRODUCTOS FITOSANITARIOS, DE NIVEL BÁSICO, CURSO n.º 164.

(Ikus .PDF)

ERANSKINA / ANEXO II
BAIMENA EMAN DA LANDARE-OSASUNERAKO PRODUKTUAK APLIKATZEKO TXARTELA (KUALIFIKATUTAKO MAILAKOA) EMAN DAKIEN ZERRENDA HONETAKO PERTSONEI (164. ZENBAKIKO IKASTAROA)
RELACIÓN DE PERSONAS EN FAVOR DE LAS CUALES SE AUTORIZA LA EXPEDICIÓN DE CARNÉ DE APLICADOR DE PRODUCTOS FITOSANITARIOS DE NIVEL CUALIFICADO, CURSO n.º 164.

(Ikus .PDF)


Azterketa dokumentala