Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

181. zk., 2008ko irailaren 23a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
5362

AGINDUA, 2008ko irailaren 2koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, gizarte-zerbitzuetako «Dolores Ibarruri» sarietarako 2008ko deialdia egiten duena.

Gizarte zerbitzuetako «Dolores Ibarruri» sariak arautzen dituen urriaren 28ko 262/2003 Dekretuan xedatutakoari jarraituz, egoki da 2008ko ekitaldiko deialdia egitea.

Dekretu horretako 2. artikuluak ezarritakoari jarraituz, hiru sari-modalitatetarako deia egiten da: esku-hartzearen saria, informazioaren saria eta ibilbide profesionalaren saria.

Agindu honi Euskal Autonomia Erkidegoko 2008. ekitaldiko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 28ko 15/2007 Legean xedatutakoa aplikatu behar zaio.

Azaldutakoagatik,

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Gizarte-zerbitzuetako «Dolores Ibarruri» sarien 2008. urteko deialdia egitea, agindu honen I. eranskin gisa argitaratu diren oinarrietan ezarritakoaren arabera.

Bigarrena.– Agindu honek amaitu egiten du administrazio-bidea. Bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa ezar dakioke Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuari, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ezar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salan, agindua EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.

Hirugarrena.– Agindu honetan aurreikusi ez den guztian, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean eta gizarte-zerbitzuetako «Dolores Ibarruri» sariak arautzen dituen urriaren 28ko 262/2003 Dekretuan xedatutakoa ezarriko da.

Laugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko irailaren 2a.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,

JAVIER MADRAZO LAVÍN.

I. ERANSKINA
GIZARTE ZERBITZUETAKO DOLORES IBARRURI SARIEN 2008KO DEIALDIAREN OINARRIAK

Lehenengoa.– Sarien eta modalitateen helburua.

Gizarte-zerbitzuetako «Dolores Ibarruri» sarietarako deialdia egingo da, esku-hartze, informazio eta ibilbide profesionalaren modalitateetan, Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte-zerbitzuen arloan, urriaren 28ko 262/2003 Dekretuan eta deialdi honetan ezarritakoaren arabera.

Bigarrena.– Sarien ezaugarriak.

Aurreikusitako alor bakoitzeko sari bat emango da, Epaimahaiaren irizpideei jarraituz. Sariak honako hauek osatuko dituzte: Dolores Ibarruriri buruzko ohorezko aipamenak, diru-zenbateko batek eta goraipatze publiko eta sozialeko ekintza batek, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren bitartez. Saritutako pertsonek edo erakundeek beren inprimaki profesionaletan berariaz adierazi ahal izango dute jasotako aipamena, eta beren establezimenduan ere jarri ahal izango dute, jendaurrean.

Hirugarrena.– Onuradunak.

Honako hauek izan daitezke agindu honen bitartez deitutako sarien onuradun:

1.– Esku-hartzearen alorrean, Euskal Autonomia Erkidegoaren ari diren irabazi-asmorik gabeko erakunde publiko eta pribatuak, baldin eta gizarte-zerbitzuen alorrean esku-hartze programak sustatu badituzte.

2.– Informazioaren alorrean, Euskal Autonomia Erkidegoan diharduten komunikabide-lanbidedunak, baldin eta Gizarte Zerbitzuei dagokionez, helburu pedagogiko eta sentsibilizazio sozialeko materialak egiten eta zabaltzen badituzte.

3.– Ibilbide profesionalaren alorrean, Euskal Autonomia Erkidegoan ari diren pertsona fisikoak edo erakundeak, baldin eta gizarte-zerbitzuen eremuan egindako lanagatik nabarmendu badira.

Laugarrena.– Aurkeztu beharreko agiriak.

1.– Esku-hartzearen arloan honako dokumentu hauek aurkeztu behar dira:

a) Plika edo gutunazal itxi bat aurkeztutako programa bakoitzeko. Plikaren kanpoko aldean ondokoak agertuko dira: «Dolores Ibarruri sariak», lanaren goiburua eta zein alorretara aurkezten den. Agindu honen II. eranskinean eranskin gisa agertzen den eskabide-eredua bete beharko da parte hartu ahal izateko.

b) Azalpen-txosten bat, aurkeztutako programa edo lan bakoitzeko, honako datu hauekin:

b.1.– Garatutako programak dituen helburuen eta metodologiaren deskribapena.

b.2.– Egindako lanen deskribapena.

b.3.– Ekintza horien onura jaso duten pertsonen kopurua eta profila.

b.4.– Lortutako emaitzak eta etorkizunerako asmoak.

Kandidatura bakoitzak lan edo jarduera bat baino gehiago aurkeztu ahal izango du baina lan bakoitza kandidatura bakar batera aurkeztu ahal izango da.

Urriaren 28ko 262/2003 Dekretuak 6.1 artikuluan ezarritakoarekin bat etorrita, ez dira aintzat hartuko beste lehiaketa batzuetan sarituak izan diren lanak edo ekintzak.

c) Erakunde hautagaiak zinpeko aitorpena egin beharko du honako guztiak egiaztatzeko: diru-laguntzak edo laguntza publikoak jasotzeko aukera galarazten dion administrazio edo zigor penalik ez duela eta horretarako gaigabetzen duen legezko debekurik ez duela, sexu-diskriminazioa egin izanaren ondoriokoak barne, Emakume eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera.

d) Saritutako programa eta lanak garatu eta zabaltzeko baimen ziurtatua. Parte hartu duen entitatea programaren jabe ez bada, editatzailearen edo jabearen baimena aurkeztuko du, pertsona nahiz enpresa izan.

e) Babesa azaltzeko gutxienez bost erakundek emandako egiaztagiria, erakunde horietako legezko ordezkarien sinadura duela. Erakunde horiek gizarte-zerbitzuetan aritu behar dira eta Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erroldan izena emanda egon behar dute.

2.– Informazioaren modalitatean:

Artikuluak, artikulu-sortak edo prentsa-erreportajeak, edozein komunikabidetako programa edo erreportajeak, baldin eta gizarte-zerbitzuei dagokionez, helburu pedagogikoko eta sentsibilizazio sozialeko materialak badira.

ZNB, Sofres edo zabalkundea kontrolatzeko antzeko erakundeen kontrolpean ez dauden on line komunikabideen kasuan, modu frogagarrian erakutsi beharko da sareko hedapena.

2007ko azaroaren 1etik 2008ko irailaren 30era arteko aldian edozein komunikabideren bidez zabaldu izanak izango dira nahitaez aurkeztutako lanak.

Modalitate honetan honakoak aurkeztu beharko dira:

a) Plika edo gutunazal itxi bat, hautagaiaren edo hautagaien lan-jardueraren ziurtagiriak dakartzana. Plikaren kanpoko aldean ondokoak agertuko dira: «Dolores Ibarruri sariak» eta zein modalitatetara aurkezten den. Plika barruan, beste gutunazal itxi bat, sarira aurkeztu den pertsonaren edo pertsonen datuekin eta, gainera, beren berariazko oniritziarekin; pertsona interesatuek, horretarako, agindu honen II. eranskin gisa agertzen den eskabide-eredua bete beharko dute.

b) Gainera, honako hauek aurkeztu beharko dira berariaz:

– Prentsa:

1) Argitaratutako lanen ale bat, kopia bat edo pdf-a. Bertan, lehiaketan parte hartzen duten pertsonen datuak, titulua, argitaratutako eguna eta zein hedabidetan argitaratu den adieraziko dira.

Lanak izenarekin, goitizenarekin edo sinadura barik argitaratuak izan daitezke. Azken kasu bi horietan, argitalpenaren zuzendariak egiaztatu beharko du artikuluaren egilea edo egileak nortzuk diren.

2) Saritutako lanak erreproduzitzeko eta zabaltzeko baimena.

– Irratia:

1) Aurkeztutako lanen kopia bat, CD edo DVD euskarrian, bere garaian kaleratu ziren modu berberean.

2) Irratiko zuzendariaren ziurtagiria, saioaren titulua, eguna, emisio-eguna eta saioa egin zuenaren taldearen osaera egiaztatzen dituena.

3) Saritutako lanak erabiltzeko baimena.

– Telebista:

1) Aurkeztutako lanen kopia bat, CD edo DVD euskarrian, bere garaian kaleratu ziren modu berberean.

2) Irratiko zuzendariaren ziurtagiria, saioaren titulua, eguna, emisio-eguna eta saioa egin zuen taldearen osaera egiaztatzen dituena.

3) Aurkeztutako saioetan agertzen diren pertsonen irudia zabaltzearen ondorioz arazorik ez dagoela azaltzen duen zinpeko adierazpena eta, horretaz gain, horregatik jaso litezkeen erreklamazioen erantzulea bera izateko konpromisoa hartzen duela adierazi beharko du.

4) Saritutako lanak erabiltzeko baimena.

– Internet:

1) Lanen pdf-a edo zabaldu diren tokiko URL helbidea.

2) Zuzendaritzaren ziurtagiria, dena delako web-aren titulua, argitalpen data zenbat denboraz argitaratua egon den eta web-a egin zuen taldearen osaera ziurtatzen duena.

3) Aurkeztutako saioetan agertzen diren pertsonen irudia zabaltzearen ondorioz arazorik ez dagoela azaltzen duen zinpeko adierazpena eta, horretaz gain, horregatik jaso litezkeen erreklamazioen erantzulea bera izateko konpromisoa hartzen duela adierazi beharko du.

4) Saritutako lanak erabiltzeko baimena.

Saria artikulu bati, artikulu-sorta bati edo prentsa-erreportaje sorta bati (idatzizkoa zein on line) ematen bazaio, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko argitalpen edo web orriaren bidez erreproduzitu eta zabaldu ahal izango da.

Edozein hedabidetan emandako irrati edo telebista-saio bati ematen bazaio saria, erakundeen ekintza, kanpaina eta informazio-jardunaldi eta abarretan zabaldu ahal izango da baldin eta Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak esku hartzen badu. Horrelakoetan, nolanahi ere, saioa norena den azaldu beharko da.

c) Pertsona hautagaiak zinpeko aitorpena egin beharko du honako guztiak egiaztatzeko: diru-laguntzak edo laguntza publikoak jasotzeko aukera galarazten dion administrazio edo zigor penalik ez duela eta horretarako gaigabetzen duen legezko debekurik ez duela, sexu-diskriminazioa egin izanaren ondoriokoak barne, Emakume eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera.

3.– Ibilbide profesionalaren arloan honako dokumentu hauek aurkeztu behar dira:

a) Plika edo gutunazal itxi bat, hautagaiaren lan-jardueraren ziurtagiriak dakartzana. Plikaren kanpoko aldean ondokoak agertuko dira: «Dolores Ibarruri sariak» eta zein modalitatetara aurkezten den. Plika barruan, ondorengo paragrafoan aipatzen den txostena, bai eta beste gutunazal itxi bat ere, sarira aurkeztu den pertsona edo erakunde hautagaiaren datuekin; horretarako parte hartu nahi duen pertsona edo erakundeak agindu honen II. eranskin gisa agertzen den eskabide-eredua bete beharko dute.

b) Azalpen-txosten bat, eta txosten horretan informazio garrantzitsua egongo da, saria jasotzeko hautagaia izateko merezimenduak justifikatzen dituena.

c) Erakunde hautagaiak zinpeko aitorpena egin beharko du honako guztiak egiaztatzeko: diru-laguntzak edo laguntza publikoak jasotzeko aukera galarazten dion administrazio edo zigor penalik ez duela eta horretarako gaigabetzen duen legezko debekurik ez duela, sexu-diskriminazioa egin izanaren ondoriokoak barne, Emakume eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera.

d) Babesa azaltzeko gutxienez bost erakundek emandako egiaztagiria, erakunde horietako legezko ordezkarien sinadura duela. Erakunde horiek gizarte-zerbitzuetan aritu behar dira eta Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erroldan izena emanda egon behar dute.

4.– Hiru modalitateetako edozeinetan zuzenean parte har daiteke edota beste pertsona edo erakunde batzuk aurkez dezakete hautagaitzarako pertsona edo erakunde bat, baldin eta sarietara hautagaitza propiorik aurkezten ez badute.

5.– Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak pertsona edo erakunde hautagaiak aurkeztu ahal izango ditu deialdi honetan aurreikusitako bi sari-alorretako edozeinetan. Beste horrenbeste esan daiteke gizarte-zerbitzuetan eskumena duten eta euskal erakunde publikoetakoak diren gainerako sailei dagokienez.

6.– Eskabideak eta aurreko paragrafoetan ezarritako dokumentazioa Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren Gizarte Ongizateko Zuzendaritzara bidali beharko dira, Donostia kalea 1; 01010 Vitoria-Gasteiz; Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 38.4 artikuluan ezarritako edozein bide erabiliz.

7.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasiko da eskabideak aurkezteko epea eta 2008ko urriaren 31n amaituko da.

8.– Akatsak zuzentzea: aurkeztutako eskabideak Agindu honetan edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 70. artikuluan ezarritako eskakizunak betetzen ez baditu, doakionari dei egingo zaio hamar eguneko epean akatsak zuzendu edo beharrezko agiriak aurkez ditzaten, lege horren 71.1 artikuluan ezarritakoari bat etorriz. Horrela egiten ez badute, beren eskaeran atzera egin dutela ulertuko da, ebazpena Gizarte Ongizateko zuzendariari jakinarazi ostean. Ebazpena legearen 42. artikuluan aurreikusitakoari jarraituz hartu beharko da.

Bosgarrena.– Sarien kudeaketa.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Gizarte Ongizateko Zuzendaritzari egokituko zaio deialdi honek dakartzan kudeaketa-lanak egitea. Zuzendaritzak, zehazki, aurreko oinarrian ezarritako eskakizunak betetzen dituzten eskabideak aztertuko ditu.

Seigarrena.– Hornidurak.

1.– Sari bakoitzak hamabi mila (12.000) euroko diru-kopuru gordina izango du. Zenbateko horri dagozkion atxikipenak egingo zaizkio, indarrean dauden zerga-arloko xedapenei jarraiki.

2.– Zenbatekoa aldi bakar batean ordainduko da, sariak emateko epaia ematen denean eta pertsona edo erakunde onuradunei dagokien jakinarazpena egin ostean.

Zazpigarrena.– Esleitzeko irizpideak.

Aurkeztutako kandidatura baloratzea helburu izanik, Epaimahaiak ondoko irizpideak hartuko ditu kontuan:

1.– Esku-hartzearen saria:

a) Proiektuaren egokitasuna, gizarteratze, babes edo autonomia beharra duten pertsonei laguntza ematearekin duen loturagatik.

b) Proposamenaren kalitatea, bereziki kontuan harturik ekintzen izaera orokorra eta erabilitako metodologia.

c) Proposamenaren izaera berritzailea eta aurrerapenak eta berriztapenak eskualdatzeko ahalbideak.

d) Gizarte-zerbitzu publikoekiko osagarritasuna.

e) Dinamizazioan duen ondorioa anizlea eta gizarte zerbitzuen hobekuntza.

f) Gizarte-boluntarioen presentzia.

2.– Informazioaren saria:

a) Erabilitako gaiaren ikuspegiari dagokionez jatorra eta izaera berritzailekoa izatea.

b) Lortutako maila zabalkundeari dagokionez.

c) Kalitate teknikoa eta erakusketaren zorroztasuna.

d) Erabilitako espazioa eta denbora gaiari dagokionez.

e) Gaiaz aritzeari eman zaion jarraipena.

3.– Ibilbide profesionalaren saria.

3.1.– Irizpide orokorrak:

a) Egindako lan profesional handiaren iraupena.

b) Egindako lanak gizartean izan duen eragina.

c) Jarduera profesionalaren xede izan diren kolektiboei ekarritako onura bizitza-kalitateari dagokionez.

d) Lortutako emaitza, ongizate eta gizarte-justiziaren arloan hobekuntzak erdiesteko.

e) Jardueren izaera altruista edo solidarioa.

f) Pertsona edo erakundearen konpromiso-maila.

3.2.– Pertsona juridikoentzako berariazko irizpide gehigarriak:

a) Berrikuntza eta kalitatea eta zerbitzuak kudeatzeko efikazia, eraginkortasuna eta gardentasuna.

b) Erabiltzaileen parte-hartzea.

c) Emaitzen ebaluazio etengabea.

d) Baliabideen eskuragarritasuna, zerbitzuen gizatartasuna eta erabiltzaileen nahikara.

II. ERANSKINA
DOLORES IBARRURI SARIAK 2008
ESKAERA

(Ikus .PDF)


Azterketa dokumentala