Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

181. zk., 2008ko irailaren 23a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
5361

EBAZPENA, 2008ko uztailaren 21ekoa, Energia eta Meategien zuzendariarena, ondoko instalazioari dagokionez, proiektua onartu eta eraikuntza herritarrentzat onuragarria dela deklaratzeko dena: Mutrikuko udalerrian, olatuak aprobetxatuaz energia elektrikoa sortzeko planta bateko instalazio elektromekanikoak (28972/AT-J-2008-1 espedientea).

Aipatu instalazioei dagokienez, exekuzio-proiektua onartzeko eta herritarrentzat onuragarria dela deklaratzeko eskatuaz Energiaren Euskal Erakundeak egindako eskabidea dela-eta (Bilbao, Urkixo zumarkalea, 36, 48011), Gipuzkoako Lurralde Bulegoan irekitako espedientea ikusirik, eta abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuan (2002-12-23ko EHAA) xedatutako arauzko izapideak beteta, eta Industriaren uztailaren 16ko 21/1992 Legean xedatutakoarekin bat etorriaz (Aipatu dekretuaren bitartez, honako instalazio hauek eraikitzeko, aldatzeko, ustiatzeko, eskualdatzeko eta ixteko administrazio baimenerako prozedurak arautu ziren: argindarra ekoitzi, garraiatu nahiz banatzeko instalazioak, bai eta kontsumitzaileak konektatzeko hartuneak, zuzeneko lineak eta instalazioak ere).

Jakinarazpena egin zitzaion Mutrikuko Udalari, eta honek proiektua baimentzearen aldeko irizpena eman zuen, hartarako baldintza bat jarrita.

Eusko Jaurlaritzako Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzari jakinarazpena egin zitzaion, eskatutako baimenarekiko adostasuna agertu zuen, eta adierazi: bere hurrengo baimena jasoko zituela baldintza teknikoak.

Espedientea 2008-04-08an EHAAn eta 2008-03-07an GAOn, jendaurrean jarri behar baitzen; hala ere, ez zen inolako alegaziorik aurkeztu.

Mutrikuko Udalak emandako aldeko txostena Energiaren Euskal Erakundeari helarazi zitzaion, eta honek adierazi zuen onartu egiten zuela baldintza.

Aurkeztutako proiektua ikusi da. Ignacio Villanueva Ortueta industria-ingeniari teknikoak izenpetu zuen eta Gipuzkoako Ingeniari Tekniko Industrialen Elkargo Ofizialak 2007-12-04an bisatu, 073232 zenbakiarekin.

Energia eta Meategien zuzendariak eta Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urriaren 11ko 284/2005 Dekretuan (2005-10-27ko EHAA) aitortzen dizkion ahalmenen indarrez, hau

EBATZI DU:

1.– Ondoko instalazioei dagokienez, exekuzio-proiektua onartzea eta instalazioa baimentzea Energiaren Euskal Erakundeari: Mutrikuko udalerrian, olatuak aprobetxatuaz 296 kW potentziako energia elektrikoa sortzeko planta bateko instalazio elektromekanikoak; honakoak dira instalazio horien ezaugarri nagusiak:

18,5 kW-ko potentzia elektrikodun hamasei tubosorgailu, alternadore asikrono bat, 460 V-ko tentsioa.

2.– Baimentzen diren instalazio elektrikoak herritarrentzat onuragarriak direla deklaratzea.

Ebazpen hau abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuan (2002-12-23ko EHAA) ezarritakoari eta ondorengo baldintza orokorrei jarraituz ematen da:

1) Onartutako proiektuarekin bat egin beharko dira instalazioak, eta, halakorik bada, eskatzen eta baimentzen diren aldaketekin bat.

2) Martxan jartzeko epea urte bikoa izango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik hara.

3) Instalazioen titularrak, lanak amaitzen direnean, horren berri eman beharko dio Lurralde Bulegoari, behin betiko egiaztatu eta martxan jartzeko akta eman dezan.

4) Obrak egiteko beharrezko diren udal edo probintzien eskumenpeko baimen edo lizentziak eta gainerakoenak errespetaturik, ematen da ebazpen hau, eta ez du salbuesten eskatzailea haiek eskuratzeko obligaziotik. Halaber, inoren eskubideei kalterik egin gabe eta jabetza-eskubideari eutsiz ematen da.

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen. Beraz, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke Berrikuntza eta Energia Sailburuordetzaren aurrean, ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epean, hala agintzen baita 4/1999 Legean. Lege horrek Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zuen.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko uztailaren 21a.

Energia eta Meategien zuzendaria,

TXABER LEZAMIZ CONDE.


Azterketa dokumentala