Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

181. zk., 2008ko irailaren 23a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
5360

EBAZPENA, 2008ko uztailaren 21ekoa, Energia eta Meategien zuzendariarena, ondoko instalazio elektrikoak eraikitzeko baimena eman, proiektua onartu eta herriarentzat onuragarriak direla aitortzen duena: Mutrikuko Udalerrian, 13,2 kV-ko (d/c) lurpeko linea elektrikoa, olatuak aprobetxatzeko Plantako Burumendi Transformazio Zentroarekin bat egiteko dena. 28972/AT-H-2008-19 erreferentzia.

Energiaren Euskal Erakundeak (Bilbao, Urkixo zumarkalea, 36) hala eskaturik, Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Gipuzkoako Lurralde Bulegoan irekitako espedientea ikusi da, eta eskabide horretan zera eskatzen zen, ondoko instalazio elektrikoak eraikitzeko baimena eman, proiektua onartu eta herriarentzat onuragarriak direla aitortzea: Mutrikuko Udalerrian, 13,2 kV-ko (d/c) lurpeko linea elektrikoa, olatuak aprobetxatzeko Plantako Burumendi Transformazio Zentroarekin bat egiteko dena.

Jakinarazpena egin zitzaion Mutrikuko Udalari, eta honek proiektuaren aldeko irizpena eman zuen, hartarako baldintza bat jarrita.

Telefónica enpresari jakinarazpena egin zitzaion, eta lan horiek gauzatzeko eragozpenik ez zuela erantzun zuen, baina baldintza orokor bat ipini zuen.

Naturgas Energía Distribución S.A.U. enpresari jakinarazpena egin zitzaion, eta erantzun zuen eta baldintza orokor bat ipini.

Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U. enpresari jakinarazpena egin zitzaion, proiektatutako obrarentzako ez zuela ezer kontrakorik erantzun zuen eta baldintza tekniko bat jarri zuen.

Gipuzkoako Urak enpresari jakinarazpena egin zitzaion, adostasuna agertu zuen eta baldintza orokor bat jarri.

Eusko Jaurlaritzako Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzari jakinarazpena egin zitzaion, adostasuna agertu zuen eskatutako baimenarekiko.

Espedientea jendaurrean jarri zen, 2008-04-08an EHAAn, 2008-03-18an GAOn eta 2008-03-18an «El Diario Vasco»n argitaratuz. Alegazio-idazki bat aurkeztu zen, Mutriku Natur Taldea Ingurumena Defendatzeko Plataforma Elkartearen izenean Rafael Pérez Beristain jaunak sinatua.

Rafael Pérez Beristain jaunak aurkeztutako alegazioetan adierazitakoaren laburpena:

– Lurpeko linea elektrikoa burutzearen kontra direla, zehazki, olatuak aprobetxatzeko plantaren funtzionamendua ziurtaturik ez dagoelako eta beharrezko administrazio-baimenak oraindik ez dituelako.

Naturgas Energía Distribución, S.A.U., Telefónica, Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U. eta Gipuzkoako Urak enpresek ezarritako baldintzak helarazi zitzaizkion Energiaren Euskal Erakundeari, eta honek baldintza guztiak onartzen zituela erantzun zuen.

Mtirkuku Udalak ezarritako baldintza helarazi zitzaion Energiaren Euskal Erakundeari, eta honek baldintzarekiko adostasuna agertu zuen.

Mutriku Natur Taldea Ingurumena Defendatzeko Plataforma Elkartearen izenean Rafael Pérez Beristain jaunak egindako alegazioak helarazi zitzaizkion Ergiaren Euskal Erakundeari, eta honek haien gainean zera adierazi zuen:

– Baimen egoki guztiak izanik ekingo zaiola lurpeko linea eraikitzeari.

Aurkeztutako proiektua ikusi da. Ignacio Villanueva Ortueta industria-ingeniari teknikoak izenpetu zuen eta Gipuzkoako Ingeniari Tekniko Industrialen Elkargo Ofizialak 2007-10-17an bisatu.

Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legea (1997-11-28ko BOE), eta abenduaren 3ko 282/2002 Dekretua (2002-12-23ko EHAA) ikusi dira. Dekretu horren bidez, honako instalazio hauek eraikitzeko, aldatzeko, ustiatzeko, eskualdatzeko eta ixteko administrazio baimenerako prozedurak arautu ziren: argindarra ekoitzi, garraiatu nahiz banatzeko instalazioak, bai eta kontsumitzaileak konektatzeko hartuneak, zuzeneko lineak eta instalazioak ere. Halaber, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1957ko apirilaren 26ko Legearen Erregelamendua ere ikusi da (1957-06-20ko BOE).

Kontuan izanik: Energiaren Euskal Erakundeak, hau da, erakunde eskabide-egileak erantzuen egin diela Rafael Pérez Beristainek egindako alegazioei.

Energia eta Meategien zuzendariak eta Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urriaren 11ko 284/2005 Dekretuan (2005-10-27ko EHAA) aitortzen dizkion ahalmenen indarrez, hau

EBATZI DU:

1.– Energiaren Euskal Erakundeari, ondoko instalazio elektrikoei doakienez, eraikitzeko baimena ematea eta exekuzio-proiektua onartzea: Mutrikuko Udalerrian, 13,2 kV-ko (d/c) lurpeko linea elektrikoa, olatuak aprobetxatzeko Plantako Burumendi Transformazio Zentroarekin bat egiteko dena, zeinak honako ezaugarriak dituen:

– Zerbitzu-tentsioa: 13,2 kV.

– Eroaleak: 3 AL 150.

– Luzera: 905 m.

– Linearen hasiera: Olatuak aprobetxatzeko plantako TZ.

– Linearen bukaera: Iberdrola, S.A. Burumendi TZ.

– Ibiltartea: Mutrikuko udalerria.

2.– Baimentzen diren instalazio elektrikoak herri-onurakotzat deklaratzea. Deklarazio honek, azaroaren 27ko 54/1997 Legeko 54. artikuluan xedatutakoaren indarrez, ondasunak okupatu edo eraginpeko eskubideak hartu beharra eta okupazioa, gainera, presaz egin beharra dakar. Deklarazioak, halaber, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluak presaz okupatzeko deklarazioari dagokionez ezartzen dituen ondorioak dakartza, lege horren 53. artikuluan zehaztutako erregistro ondorioekin.

Ebazpen hau abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuan (2002-12-23ko EHAA) ezarritakoari eta ondorengo baldintza orokorrei jarraituz ematen da:

1) Onartutako proiektuarekin bat egin beharko dira instalazioak, eta, halakorik bada, eskatzen eta baimentzen diren aldaketekin bat.

2) Martxan jartzeko epea urtebeteko izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik hara.

3) Instalazioen titularrak lanak amaitzen direnean horren berri eman beharko dio Lurralde Bulegoari, behin betiko egiaztatu eta martxan jartzeko akta eman dezan.

4) Obrak egiteko beharrezko diren udal edo probintzien eskumenpeko baimen edo lizentziak eta gainerakoenak errespetaturik, ematen da ebazpen hau, eta ez du salbuesten eskatzailea haiek eskuratzeko obligaziotik. Halaber, inoren eskubideei kalterik egin gabe eta jabetza-eskubideari eutsiz ematen da.

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen. Beraz, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke Berrikuntza eta Energia Sailburuordetzaren aurrean, ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epean, hala agintzen baita Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zuen 4/1999 Legean.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko uztailaren 21a.

Energia eta Meategien zuzendaria,

TXABER LEZAMIZ CONDE.


Azterketa dokumentala