181. zk., 2008ko irailaren 23a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileria
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
5358
AGINDUA, 2008ko irailaren 1ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, María Asunción Trueba Cano andrea hizkuntza-eskola ofizialetako irakasleen kidegoko karrerako funtzionario izendatzen duena ingeleseko espezialitatean.
Irakasleen kidegoetan sartzeko eta espezialitate berriak eskuratzeko araudia onartzen duen otsailaren 27ko 334/2004 Errege Dekretuko 3.1 artikuluak ezartzen duenez (28ko BOE), autonomia-erkidegoetako administrazioen organo eskudunek, euren lan-eskaintzak argitaratu ondoren, lan-eskaintza horietan onartutako plaza hutsak betetzeko deialdia egingo dute.
Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2006ko urtarrilaren 18ko agindu bidez, Euskal Autonomia Erkidegoaren 2006rako lan-eskaintza publikoa onartu zen. Ondoren, Euskal Autonomia Erkidegoko Arte Plastiko eta Diseinuko irakasleen, Musika eta Arte Eszenikoko irakasleen, eta hizkuntza-eskola ofizialetako irakasleen kidegoetan sartzeko hautaprobak deitu ziren, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2006ko martxoaren 9ko agindu bidez (martxoaren 21eko EHAA).
Asunción Trueba Cano andrea hizkuntza-eskola ofizialetako irakasleen kidegoko praktiketako funtzionario izendatu zuten ingeleseko espezialitatean 2006-2007 ikasturterako. Praktika-aldia ez zuen gainditu, eta 2007-2008 ikasturtean errepikatu zuen.
Euskal Autonomia Erkidegoko Arte Plastiko eta Diseinuko irakasleen, Musika eta Arte Eszenikoko irakasleen, eta hizkuntza-eskola ofizialetako irakasleen kidegoetan sartzeko hautaprobak deitzen dituen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2006ko martxoaren 9ko Aginduko (martxoaren 21eko EHAA) 15. oinarri komunean aurreikusitakoari jarraituz, praktikak kalifikatu dituzten batzordeen agiriak berrikusi ondoren, María Asunción Trueba Canok 2007-2008 ikasturtean egindako praktikak gainditu dituela egiaztatu da. Hortaz, karrerako funtzionario izendatu da.
Horren ondorioz,
EBATZI DUT:
Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza-eskola ofizialetako irakasleen kidegoko karrerako funtzionario, ingeleseko espezialitatean, txanda irekian, María Asunción Trueba Cano andrea izendatzea, langileen erregistroko 30620037 02A2416 zenbakia duena.
Bigarrena.– María Asunción Trueba Cano andrea karrerako funtzionario izendatzeak 2008ko irailaren 1etik sortuko ditu administrazio-eraginak, eta Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorrak onartzen dituen indarreko legean xedatutakoaren arabera dagozkion soldata eta gainerako ordainsariak jasoko ditu.
AZKEN XEDAPENA
Agindu honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango dute interesdunek Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien epaitegian, hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den biharamunetik kontatzen hasita bi hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko irailaren 1a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,
JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.