181. zk., 2008ko irailaren 23a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileria
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
5357
AGINDUA, 2008ko irailaren 1ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-Maistren Kidegoan sartzeko hautatze-prozeduretan (2007ko martxoaren 16ko Agindu bidez deitutakoak) hautatutako oposiziogileak karrerako funtzionario izendatzen dituena.
Irakasleen kidegoetan sartzeko eta espezialitate berriak eskuratzeko araudia onartzen duen otsailaren 23ko (martxoaren 2ko BOE) 276/2007 Errege Dekretuko (Hezkuntzako 2/2006 Lege Organikoak, maiatzaren 3koak, aipatzen du araudi hori, eta lege horren hamazazpigarren xedapen iragankorrak aipatzen duen sartzeko erregimen iragankorra arautzen du) 3.1 artikuluak ezartzen duenez, autonomia-erkidegoetako administrazioen organo eskudunek, euren lan-eskaintzak argitaratu ondoren, lan-eskaintza horietan onartutako plaza hutsak betetzeko deialdia egingo dute.
Ogasun eta Herri Administrazio sailburuordearen 2007ko otsailaren 6ko Agindu bidez, Euskal Autonomia Erkidegoaren 2007rako lan-eskaintza publikoa onartu zen. Ondoren, Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-Maistren Kidegoan sartzeko hautatze-prozedurak deitu ziren, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2007ko martxoaren 16ko agindu bidez (martxoaren 23ko EHAA).
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2007ko urriaren 5eko Agindu bidez, Maisu-Maistren Kidegoko praktiketako funtzionario izendatu ziren hautatze-prozedurak gainditu zituzten izangaiak.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2007ko martxoaren 16ko Aginduko (Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-Maistren Kidegoan sartzeko hautatze-prozedurak deitzen ditu agindu horrek; martxoaren 23ko EHAA) 14. oinarri komunean aurreikusitakoari jarraituz, praktikak kalifikatu dituzten batzordeen agiriak berrikusi ondoren, praktikak gainditu dituzten izangaiak karrerako funtzionario izendatu dira. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saileko Langileriaren Kudeaketarako zuzendariaren 2007ko uztailaren 30eko Ebazpen bidez hautatu dira izangai horiek.
Horren ondorioz,
EBATZI DUT:
Lehenengoa.– 2007ko martxoaren 16ko Agindu bidez (martxoaren 23ko EHAA) deitutako hautatze-prozedurak gainditu ondoren praktikak egin eta gainditu dituzten izangaiak Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-Maistren Kidegoko karrerako funtzionario izendatzea. Eranskinean zerrendatzen dira izangai horiek.
Bigarrena.– Karrerako funtzionario izendatzeak 2008ko irailaren 1etik sortuko ditu administrazio-eraginak, eta dagozkion soldata eta gainerako ordainsariak jasoko dituzte, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorrak onartzen dituen indarreko legean xedatutakoaren arabera.
Hirugarrena.– Agindu honek izendatutako langileren bat administrazioko beste kidego bateko funtzionarioa bada, bi horietako batean hastea aukeratu beharko du, Herri Administrazioen zerbitzuan dauden langileen bateraezintasunak arautzen dituen abenduaren 26ko 53/1984 Legeko 10. artikuluan ezarritakoari jarraituz.
AZKEN XEDAPENA
Agindu honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango dute interesdunek Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien epaitegian, hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den biharamunetik kontatzen hasita bi hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko irailaren 1a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,
JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.
ERANSKINA / ANEXO
MAILA/CUERPO: MAISU-MAISTREN KIDEGOA / CUERPO DE MAESTROS
ESPEZIALITATEA/ESPECIALIDAD: HAUR HEZKUNTZA / EDUCACIÓN INFANTIL
TXANDAK/TURNOS: IREKIA-ELBARRIAK / LIBRE-MINUSVALIDOS
(Véase el .PDF)
MAILA/CUERPO: MAISU-MAISTREN KIDEGOA / CUERPO DE MAESTROS
ESPEZIALITATEA/ESPECIALIDAD: LEHEN HEZKUNTZA / EDUCACIÓN PRIMARIA
TXANDAK/TURNOS: IREKIA-ELBARRIAK / LIBRE-MINUSVALIDOS
(Véase el .PDF)
MAILA/CUERPO: MAISU-MAISTREN KIDEGOA / CUERPO DE MAESTROS
ESPEZIALITATEA/ESPECIALIDAD: INGELESA/INGLÉS
TXANDAK/TURNOS: IREKIA-ELBARRIAK /LIBRE-MINUSVALIDOS
(Véase el .PDF)
MAILA/CUERPO: MAISU-MAISTREN KIDEGOA / CUERPO DE MAESTROS
ESPEZIALITATEA/ESPECIALIDAD: GORPUTZ-HEZKUNTZA / EDUCACIÓN FÍSICA
TXANDAK/TURNOS: IREKIA-ELBARRIAK / LIBRE-MINUSVALIDOS
(Véase el .PDF)
MAILA/CUERPO: MAISU-MAISTREN KIDEGOA / CUERPO DE MAESTROS
ESPEZIALITATEA/ESPECIALIDAD: MUSIKA/MÚSICA
TXANDAK/TURNOS: IREKIA-ELBARRIAK / LIBRE-MINUSVALIDOS
(Véase el .PDF)
MAILA/CUERPO: MAISU-MAISTREN KIDEGOA / CUERPO DE MAESTROS
ESPEZIALITATEA/ESPECIALIDAD: HEZKUNTZA BEREZIA.PEDAGOGIA TERAPEUTIKO
EDUCACIÓN ESPECIAL.PEDAGOGÍA TERAPEÚTICA
TXANDAK/TURNOS: IREKIA-ELBARRIAK / LIBRE-MINUSVALIDOS
(Véase el .PDF)
MAILA/CUERPO: MAISU-MAISTREN KIDEGOA / CUERPO DE MAESTROS
ESPEZIALITATEA/ESPECIALIDAD: HEZKUNTZA BEREZIA.ENTZUMENA ETA HIZKUNTZA
EDUCACIÓN ESPECIAL.AUDICIÓN Y LENGUAJE
TXANDA/TURNO: IREKIA/LIBRE
(Véase el .PDF)