Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

154. zk., 2008ko abuztuaren 14a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
4807

EDIKTUA, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Administrazio eta Zerbitzu sailburuordeak 2008ko ekainaren 2an emandako Ebazpena, hain zuzen ere Iurgi Sanz Inorizak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa onesten duena, jakinarazteko dena.

Idazki honetako idazpuruan aipatutako 2008ko ekainaren 2ko ebazpena ezin izan diogu Eñaut

Balentziaga Marco jaunari jakinarazi, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik. Beraz, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 59.4 artikuluan ezartzen den moduan jakinarazten zaio, ediktu hau argitaratuz. Horren bidez, Eñaut Balentziaga Marcori edo bere ordezkariari dei egiten zaio, Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1. zenbakian ager dadin, ediktu hau argitaratu eta hurrengo egunetik, gehienez ere hamabost eguneko epean, 08:00etatik 14:30etara bitartean.

Eñaut Balentziaga Marco jaunari jakinarazpena egiteko egin da ediktu hau, bere bizilekua ezezaguna denez gero.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko uztailaren 21a.

Azterlan eta Araubide Juridikoaren zuzendaria,

IGONE MARTÍNEZ DE LUNA UNANUE.


Azterketa dokumentala