Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

154. zk., 2008ko abuztuaren 14a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
4799

IRAGARKIA, Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuko ikasleek praktikak egiteko, institutu horretarako makinak muntatu, doitu, egiaztatu eta martxan jartzeko moduluak eskuratzea helburu duen kontratazio-prozedura irekiari dagokiona.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Administrazio eta Dirubideen Zuzendaritza. Kontratazio Zerbitzua.

c) Espedientearen zenbakia: 046/08.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Helburua: Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuko ikasleek praktikak egiteko, institutu horretarako makinak muntatu, doitu, egiaztatu eta martxan jartzeko moduluak eskuratzea.

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko lekua: Elgoibarko Makina Erremintako Institutua.

d) Gauzatzeko epea / entregatzeko azken eguna: epea bi hilabetekoa izango da gehienez, makina entregatu, instalatu eta martxan jartzeko kontratua izenpetzen den egunaren biharamunetik hasita. Makina instalatu ondoren, esleipendunak 450 orduko prestakuntza eskaini beharko du, makina muntatu, egiaztatu eta martxan jartzeari buruz.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era:

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Zenbatekoa: 130.000 euro + 20.800 euro, BEZari dagozkionak; guztira 150.800 euro.

5.– Bermeak.

Behin-behinekoa: ez.

Behin betikoa: esleipenaren zenbatekoaren % 5, BEZik gabe.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila. Kontratazio Zerbitzua.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, 3. solairua.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 01 65 42.

e) Telefaxa: 945 01 83 35 / 36.

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2008ko irailaren 8a.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena: ez.

b) Bestelako betebeharrak:

Ekonomia- eta finantza-kaudimena: azken hiru urteotako guztizko negozioen zenbatekoa urteko 150.000 eurokoa izango da, gutxienez.

Gaitasun teknikoa: kontratuaren helburuaren antzeko hiru hornidura-lan egin izana urteko, azken hiru urteetan.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea:

a) Aurkezteko azken eguna: 2008ko irailaren 15a, 13:00ak arte.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: “A”, “B” eta “C” gutun-azalak, administrazio-klausula zehatzen pleguan zehaztutako agiriak dituztela.

c) Aurkezteko lekua:

1.– Entitatea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila.

2.– Helbidea: Kontratazio Zerbitzuan aurkeztuko dira: Donostia kalea 1, -3. solairua.

3.– Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: bi hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik aurrera.

e) Aldaerak: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Lakua II.

b) Helbidea: Donostia kalea 1.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Eguna: 2008ko irailaren 13a.

e) Ordua: 12:00ak.

10.– Bestelako argibideak: ez.

11.– Iragarkien gastuak: iragarki ofizialen gastuak enpresa esleipendunak ordaindu beharko ditu.

12.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez.

13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web orria: www.euskadi.net.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko uztailaren 23a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

PABLO LARRAURI ALTONAGA.

Azterlanen eta Araubide Juridikoaren zuzendaria,

IGONE MARTÍNEZ DE LUNA UNANUE.

(Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeak bere ordez izenpetzeko eskumena eman zion 2008ko uztailaren 18ko Ebazpenaren bidez)


Azterketa dokumentala