154. zk., 2008ko abuztuaren 14a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
4798
LEHIAKETA PUBLIKOA, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren menpeko ikastetxe publikoetako jantokiak metalezko altzariz hornitzeko, eta material hori entregatu eta instalatzeko kontratazioa egiteko dena. 1.– Entitate esleitzailea. a) Erakundea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila. b) Espedientea izapidetuko duen bulegoa: Baliabide Material, Informatika eta Antolamendu Zuzendaritza. Ekipamendu eta Kontratazio Zerbitzua. c) Espediente zenbakia: 033/08. 2.– Kontratuaren ezaugarriak. a) Helburua: ikastetxe publikoetako jantokiak metalezko altzariz hornitzea, eta material hori entregatu eta instalatzea. b) Loteak: bai, 5 lote. c) Gauzatzeko lekua: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren menpeko ikastetxe publikoak. d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: 30 egun. 3.– Izapideak, prozedura eta esleipen era. a) Izapideak: arruntak. b) Prozedura: irekia. c) Esleipen era: adjudikazio-irizpide batzuk. 4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 176.742,25 euro + 28.278,76 euro (BEZ); zenbatekoa, guztira: 205.021,00 euro. 5.– Fidantzak: Behin-behinekoa: ez da eskatzen. Behin betiko: lizitazio-aurrekontuaren % 5 (BEZik gabe). 6.– Agiriak eta argibideak. a) Entitatea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila. Ekipamendu eta Kontratatazio Zerbitzua. b) Helbidea: Donostia kalea, 1. c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010. d) Telefonoa: 945 01 83 89 / 90. e) Faxa: 945 01 83 35 / 36. f) Web-orria: www.euskadi.net g) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: 2008ko abuztuaren 26a. 7.– Kontratistaren betebeharrak. a) Sailkapena: ez da eskatzen. b) Bestelako betebeharrak: administrazio-klausula zehatzen pleguko 29. puntuan finkatutakoak. 8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea. a) Aurkezteko azken eguna: 2008ko irailaren 2ko goizeko 10:00ak. b) Aurkeztu beharreko agiriak: “A”,“B” eta “C” kartazalak, administrazio-klausula zehatzen pleguan adierazitako agiriekin. c) Aurkezteko lekua: 1.– Entitatea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila. 2.– Helbidea: Ekipamendu eta Kontratazio Zerbitzuan entregatuko dira (Donostia kalea, 1). 3.– Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010. d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dioneko epea: eskaintzak irekitzen direnetik, 2 hilabete. e) Aldaerak: ez. 9.– Eskaintzak irekitzea: a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Lakua II, beheko solairua -1. Sala-. b) Helbidea: Donostia-San Sebastián kalea, 1. c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010. d) Eguna: 2008ko irailaren 9a. e) Ordua: 10:30. 10.– Bestelako argibideak: 11.– Iragarkien gastuak: iragarki ofizialaren gastuak esleipendunaren kontura izango dira. 12.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez da beharrezkoa. 13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web-orria: www.euskadi.net Vitoria-Gasteiz, 2008ko uztailaren 23a. Kontratazio Mahaiko lehendakaria, MIKEL CABELLO PÉREZ.