154. zk., 2008ko abuztuaren 14a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Ogasun eta Herri Administrazio Saila
4797
IRAGARKIA, “Osasun Sailak Bizkaian duen egoitza berria bulegoko eta artxiboko materialez eta osagarriz hornitzea eta janztea” xede duen hornidura-kontratu administratiboa esleitu dela argitara emateko dena (KBN C03/001/2008 espedientea). 1.– Entitate esleitzailea. a) Erakundea: Zerbitzu eta Araubide Ekonomikoko zuzendaria. Osasun Saila. b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza). c) Espedientearen zenbakia: C03/001/2008. 2.– Kontratuaren xedea. a) Kontratu mota: hornidurak. b) Helburua: Osasun Sailak Bizkaian duen egoitza berria bulegoko eta artxiboko materialez eta osagarriz hornitzea eta janztea. c) Loteak: 1. lotea: altzariak. 2. lotea: osagarriak. 3. lotea: artxiboa. d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den aldizkari ofiziala eta eguna: 2008ko apirilaren 4ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 64. zk. eta 2008ko apirilaren 8ko Estatuko Aldizkari Ofiziala, 85. zk.; Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera 2008ko martxoaren 7an bidali zen. 3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era. a) Izapideak: ohikoak. b) Prozedura: irekia. c) Esleitzeko era: lehiaketa. 4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua. Guztira: milioi bat zazpiehun eta hirurogeita bost mila bederatziehun eta hogeita hamahiru euro eta hirurogeita hamabost zentimo (1.765.933,75). Kontratuak 3 lote ditu: 1. lotea: milioi bat seiehun eta berrogeita zortzi mila ehun eta laurogeita hamahiru euro eta hogeita hiru zentimo (1.648.193,23). 2. lotea: hogeita hamalau mila (34.000,00) euro. 3. lotea: laurogeita hiru mila zazpiehun eta berrogei euro eta berrogeita hamabi zentimo (83.740,52). 5.– Esleipena. a) Eguna: 2008ko uztailaren 2a. 1. lotea: b) Kontratista: Kemen Mobiliario y Organización de Oficinas SL. c) Nazionalitatea: espainiarra. d) Esleipenaren zenbatekoa: milioi bat eta berrogeita zortzi mila ehun eta hirurogeita hamasei euro eta berrogeita bi zentimo (1.048.176,42 euro). 2. lotea: b) Kontratista: Kemen Mobiliario y Organización de Oficinas SL. c) Nazionalitatea: espainiarra. d) Esleipenaren zenbatekoa: hogei mila bederatziehun eta hirurogeita bi (20.962,00) euro. 3. lotea: b) Kontratista: Desli-Bloc SL. c) Nazionalitatea: espainiarra. d) Esleipenaren zenbatekoa: berrogeita hamar mila berrehun eta bederatzi euro eta hogeita hemezortzi zentimo (50.209,38). Vitoria-Gasteiz, 2008ko uztailaren 18a. Ondare eta Kontratazio zuzendaria, JAIME DOMINGUEZ-MACAYA LAURNAGA.