Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

154. zk., 2008ko abuztuaren 14a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Osasun Saila
4795

EBAZPENA, 2008ko uztailaren 10ekoa, Osasun sailburuordearena, osasunaren alorrean irabazi-asmorik gabeko elkarteei diru-laguntzak ematen dizkiena. Horretarako ezinbesteko baldintza izango da, batetik, egoitza ofiziala Euskal Autonomia Erkidegoan izatea eta, bestetik, jarduerak hezkuntza sanitarioarekin zerikusia izatea eta biztanleriari oro har edo populazio-kolektibo jakin batzuei zuzenduta egotea.

Osasun sailburuaren 2008ko martxoaren 11ko 2036 Aginduak, osasunaren alorrean irabazi-asmorik gabeko elkarteei diru-laguntzak emateko deialdia egiten du. Eta agindu horren arabera ezinbesteko baldintza izango da, batetik, egoitza ofiziala Euskal Autonomia Erkidegoan izatea eta, bestetik, jarduerak hezkuntza sanitarioarekin zerikusia izatea eta biztanleriari oro har edo populazio-kolektibo jakin batzuei zuzenduta egotea. Aginduak, halaber, hauxe xedatzen du: aipatutako laguntzak Osasun sailburuordearen ebazpenaren bidez emango dira, Osasun sailburuak horretarako izendatutako Balorazio Batzordeak proposatuta.

Gorago aipatutako batzordea 2008ko uztailaren 24an bildu zen, eta egindako proposamenean oinarrituta honako hau,

EBATZI DUT:

Lehenengoa.

‑ Ondoren aipatzen diren elkarteei honako diru-laguntza hauek ematea:

Euroak/Euros

AECC Junta provincial de Araba

10.500,00

AECC Junta provincial de Bizkaia

30.000,00

ALCER Euskadi

8.000,00

ATCORE

4.000,00

AVAFAS

2.500,00

EM Eugenia Epalza

7.000,00

AVET

3.500,00

Ekintza Dasalud

1.500,00

Zargazte

3.100,00

Zubietxe

5.100,00

Susterra

5.100,00

Bidesari

4.600,00

Eragintza

6.600,00

Caritas Bilbao

9.600,00

Bagabiltza

2.700,00

Egunabar

3.600,00

Despertar los sentidos

3.100,00

EUFEMAS

15.000,00

Zimentarri - Centro Aukera

5.100,00

Sortarazi

8.500,00

AGIPAD

5.800,00

APSIDE

2.100,00

Gaixoen Ahotsa

3.000,00

GUZTIRA/TOTAL

150.000,00

Bigarrena.– Ondoren aipatzen diren elkarteei laguntzarik ez ematea, aurkeztu dituzten proiektuak ez datozelako bat deialdiaren xedearekin edo jarduerak populazio-kopuru handiagoa hartzen duten beste elkarte batzuek betetzen dituztelako:

SOVPAL

AGAER
Hitzez
Sendia
Ikertia

Hirugarrena.– Ondoren aipatzen den elkartea kanpoan uztea, proiektua deialdian ezarritako epetik kanpo aurkeztu duelako:

Atseginez

Laugarrena.– Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen. Beraz, bere aurka interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango diote Osasun sailburuari, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hilabeteko epearen barruan, 30/1992 Legearen 114. eta hurrengo artikuluetan ezarritakoa kontuan hartuta, urtarrilaren 13ko 4/1999 LEgeak emandako idazkeran.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko uztailaren 29a.

Osasun sailburuordea,

RAFAEL CERDÁN ARANDIA.


Azterketa dokumentala