Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Osasun Saila
4794
EBAZPENA, 2008ko uztailaren 10ekoa, Osasun sailburuordearena, osasunaren alorrean irabazi-asmorik gabeko Autolaguntza Elkarte eta Taldeei laguntzak ematen dizkiena. Horretarako ezinbestekoa izango da, batetik, egoitza ofiziala Euskal Autonomia Erkidegoan izatea eta, bestetik, gaixo dauden pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko jarduerak egitea, asistentzia-dispositibo publikoarekin lankidetzan arituz.
Osasun sailburuaren 2008ko martxoaren 11ko 2035 Aginduak, osasunaren alorrean irabazi-asmorik gabeko Autolaguntza Elkarte eta Taldeei laguntzak emateko deialdia egiten du. Eta agindu horren arabera ezinbesteko baldintza izango da, batetik, egoitza ofiziala Euskal Autonomia Erkidegoan izatea eta, bestetik, gaixo dauden pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko jarduerak egitea, asistentzia-dispositibo publikoarekin lankidetzan arituz. Aginduak, halaber, hauxe xedatzen du: aipatutako laguntzak Osasun sailburuordearen ebazpenaren bidez emango dira, Osasun sailburuak horretarako izendatutako Balorazio Batzordeak proposatuta.
Gorago aipatutako batzordea 2008ko uztailaren 2an bildu zen, eta egindako proposamenean oinarrituta honako hau,
EBATZI DUT:
Lehenengoa.
‑
Ondoren aipatzen diren elkarteei honako diru-laguntza hauek ematea:
Euroak/Euros
AECC – Junta provincial de Bizkaia
10.000,00
Renacer - Trasplantados y enfermos hepáticos de Euskadi
1.000,00
ALCER Euskadi
5.000,00
Hiru Eskuak - Fibromialgia y síndrome de fatiga crónica de Euskadi
6.000,00
EM Eugenia Epalza – Esclerosis múltiple
13.500,00
ADELA - Esclerosis lateral amiotrófica de Euskadi
6.500,00
AAL - Laringectomizados de Araba
4.500,00
Laringectomizados de Bizkaia
6.500,00
ADA - Diabetes de Araba
10.700,00
AVD - Diabetes de Bizkaia
21.500,00
AGD - Diabetes de Gipuzkoa
15.500,00
ANADAHI - Hiperactividad con déficit de atención e impulsividad de Araba
2.500,00
AHIDA - Hiperactividad con déficit de atención de Bizkaia
6.800,00
ADAHIGI - Hiperactividad con déficit de atención de Gipuzkoa
4.000,00
APNABI - Padres de enfermos de autismo y otras psicosis infantiles de Bizkaia
3.200,00
FEDEAFES - Familiares de enfermos psíquicos de Euskadi
17.500,00
ASPACE - Afectados de parálisis cerebral de Araba
6.000,00
ACABE - Anorexia y bulimia de Euskadi
6.500,00
ADELES - Enfermos de lupus de Araba
4.500,00
ADELES - Enfermos de Lupus de Bizkaia
3.000,00
Apsoriasis - Afectados de psoriasis de Bizkaia
1.800,00
Fibrosis quística del País Vasco
7.000,00
FAE - Familiares de enfermos de Alzheimer y demencia senil de Euskadi
26.000,00
ASPARBI - Parkinson de Bizkaia
6.000,00
ASPARGI - Parkinson de Gipuzkoa
5.000,00
DEPARKEL - Debabarrena Parkinson
1.000,00
FEATECE - Daño cerebral adquirido de Euskadi
6.500,00
PKU y otros errores metabólicos
8.000,00
ADELPRISE - Enfermos de linfedemas primarios y secundarios de Araba
2.800,00
AAE - Enfermos de epilepsia de Araba
2.000,00
SOVPAL - Sociedad vasca de cuidados paliativos
2.100,00
AGAER - Afectados por enfermedades reumáticas de Gipuzkoa
2.000,00
ADEAR - Enfermos de artritis reumatoide de Araba
2.100,00
Nagusilan
1.500,00
Argia - Ostomizados de Bizkaia
5.000,00
AOSGI - Ostomizados de Gipuzkoa
1.500,00
ACCU - Enfermos de Crohn y colitis ulcerosa de Bizkaia
2.500,00
Ekintza Dasalud - Ayuda a ludópatas de Gipuzkoa
2.000,00
FEKOOR - Personas con discapacidad física de Bizkaia
7.000,00
EZE – Asociación celíaca de Euskadi
3.500,00
GUZTIRA/TOTAL
250.000,00
Bigarrena.– Ondoren aipatzen diren elkarteei laguntzarik ez ematea, aurkeztu dituzten proiektuak ez datozelako bat deialdiaren xedearekin edo jarduerak populazio-kopuru handiagoa hartzen duten beste elkarte batzuek betetzen dituztelako:
AEAL - Asociación española de afectados por linfomas
Izakeraz - Ayuda a colectivos de riesgo de stress y ansiedad.
AFAN - Fibromialgia y fatiga crónica del Alto Nervión
ADEMGI - Esclerosis múltiple de Gipuzkoa
ADEMBI - Esclerosis múltiple de Bizkaia
Hirugarrena.– Ondoren aipatzen diren elkarteak kanpoan uztea, proiektuak deialdian ezarritako epetik kanpo aurkeztu dituztelako:
Umeekin - Federación vasca de padres de niños oncológicos
ASEBI - Espina bífida e hidrocefalia de Bizkaia
Laugarrena.– Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen. Beraz, bere aurka interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango diote Osasun sailburuari, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hilabeteko epearen barruan, 30/1992 Legearen 114. eta hurrengo artikuluetan ezarritakoa kontuan hartuta, urtarrilaren 13ko 4/1999 LEgeak emandako idazkeran.