Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

154. zk., 2008ko abuztuaren 14a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
4792

EBAZPENA, 2008ko ekainaren 9koa, Energia eta Meategien zuzendariarena, Hernaniko udalerrian, “Hernani TA” izeneko Transformazio Azpiestazioa handitzeko Proiektua onartzeko eta hartarako instalaziorako baimena ematen duena (Erref.: 24040/AT-D-2007-144).

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Gipuzkoako Lurralde Bulegoan, Iberdrola Distribución Eléctrica SAk (egoitza: Bilboko Gardoki kaleko 8a) transformazio-azpiestazio hori handiagotu eta aldatzeko administrazio baimenaren eta betearazte-proiekturako baimenaren eske hasiarazitako espedientea ikusi ondoren, eta abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuan araututako arauzko prozedurak bete ondoren

(dekretu horren bidez arautu egin ziren ondoren adierazten diren instalazioak eraikitzeko, aldatzeko, ustiatzeko, eskualdatzeko eta ixteko administrazio baimenetarako prozedurak: argindarra ekoitzi, garraiatu nahiz banatzeko instalazioak, bai eta kontsumitzaileak konektatzeko hartuneak, zuzeneko lineak eta instalazioak ere), eta Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legean ezarritakoaren arabera (1997-11-28ko BOE).

Hernaniko Udalari txostena eskatu zitzaion birritan eta eskaera horri buruzko erantzunik ez da jaso.

Espedientea 2008-04-11n argitaratu zen EHAAn eta 2008-04-01ean GAOn, jendaurrean jarri behar baitzen; hala ere, ez zen inolako alegaziorik aurkeztu.

Aurkeztutako proiektua ikusi da. Jesús Besteiro Pacín ingeniari industrialak izenpetu zuen eta Gipuzkoako Ingeniari Industrialen Elkargo Ofizialak 2007-11-13an bisatu, 073024 zenbakiaz.

Energia eta Meategien zuzendariak eta Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urriaren 11ko 284/2005 Dekretuan (2005-10-27ko EHAA) aitortzen dizkion ahalmenen indarrez, hau

EBATZI DU:

Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U.ri baimena ematea ondokorako: Hernaniko udalerrian “Hernani TA” Transformazio Azpiestazioa handitzeko exekuzio-proiektua onartzeko eta hartarako instalazioa egiteko.

Transformazio Azpiestazioaren handiagotzearen ezaugarriak.

a) 132 kV-ko sistema:

– Kanpoko parkean, linearen posizio bat instalatzea, zehazki, barra bikoitzeko konfigurazioduna

b) Kontrola eta protekzioa:

– Kontrol- eta babes-sistema digitala eta integratua instalatzea, zehazki, 132 kV eta 30 kV-ko sistemena.

Ebazpen hau abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuan ezarritakoarekin eta ondorengo baldintza orokorrekin bat eman da:

1.– Onartutako proiektuarekin bat etorriaz gauzatu beharko dira obrak, eta, halakorik bada, eskatzen eta onartzen diren aldakuntzekin.

2.– Martxan jartzeko epea urtebetekoa izango da, ebazpen honen datatik hara.

3.– Instalazioen titularrak lanak amaitzen direnean horren berri eman beharko dio Lurralde Bulegoari, behin betiko egiaztatu eta martxan jartzeko akta eman dezan.

Obrak egiteko beharrezko diren udal edo probintzien eskumenpeko baimen edo lizentziak eta gainerakoenak errespetaturik, ematen da ebazpen hau, eta ez du salbuesten eskatzailea haiek eskuratzeko obligaziotik. Halaber, inoren eskubideei kalterik egin gabe eta jabetza-eskubideari eutsiz ematen da.

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen. Beraz, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke Berrikuntza eta Energia Sailburuordetzaren aurrean, ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epean, hala agintzen baita 4/1999 Legean. Lege horrek Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zuen.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko ekainaren 9a.

Energia eta Meategien zuzendaria,

TXABER LEZAMIZ CONDE.


Azterketa dokumentala